Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak: koreografia sorkuntza (2019)

[Koreografia sorkuntza]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak: antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesu espezifikoetarako, dela proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sorkuntza-prozesu orokorragoetarako, aurrerago garatuko diren produktu edo prozesu artistikoak interesgarriak eta bideragarriak diren aztertzea ahalbidetzen dutenak.

Koreografia sorkuntza

Diru-laguntza hauek koreografia originalak sortzeko dira; koreografiok eszena-formatu tradizionalekoak, alternatibokoak edo kalekoak izan daitezke, eta hamabost minutu iraungo dute gutxi gorabehera. 

Pieza 2020an zehar sortu beharko da, eta, dena dela, diruz lagundutako proiektua 2020ko azaroaren 30a baino lehen estreinatu beharko da.

Diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dute. Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

28.800

Prestazio ekonomikoa

Koreografiak sortzen laguntzeko, guztira 28.800 euro daude. Bederatzi laguntza emango dira, bakoitza 3.200 eurokoa.

Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dute. Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Ezingo da diru-laguntza honen onuradun izan horren hiru ediziotan baino gehiagotan. 

Ordainketa-modua:

a) Emango den dirulaguntzaren % 50 esleipen-ebazpena ematen denean, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea pasatuta dagoela.

b) Gainerako % 50 hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagunduko den sortze lana bidali eta lan hori Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Pertsona onuradunek, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntza bakarra emango da pertsona eta eskatzaile bakoitzeko
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0094809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak sormen-lana benetan egin den egiaztatuko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk