Lehendakaritza

2019-2020ko Quebec eskualdean kooperazio tekniko proiektu laguntzak

[Quebec kooperazio proiektu laguntzak]

Deskribapena


Xedea

2019–2020rako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren bi aldeko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea da ebazpen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoak eta Quebec-ek 2017ko urriaren 31n sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumean jasotako gaiei buruz.

  Ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza: informazioaren eta jardunbide onen trukeak, baita nazioarteko partzuergoetan elkarrekin jardutea sustatzea ere.

●   Kultura: jakintza eta esperientzia trukeak kultura arloan; bereziki hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, artisten arteko hartu-eman profesionalak, sortzaileak edo kultura-industriak eta lanen, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapena.

●   Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak bakoitza bere hizkuntzaren garapena eta sustapenaren eremuan, baita arlo horretako informazioaren eta jardunbide onen trukeak ere.

●   Ekonomia: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en arteko informazio trukeak negozioa egiteko eta inbertitzeko aukerei buruz. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea.

●   Ingurumena: Informazioaren eta jardunbide onen trukea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000

Prestazio ekonomikoa

Hauek jaso dezakete dirulaguntza:

a)  Diruz lagun daitezkeen proiektuen arabera, Quebec eskualde estrategikora joan behar duten EAEko pertsonen bidaia- eta egonaldi-gastuak:

●   Nazioarteko garraio-gastuak: hegazkineko billeteen benetako kostua, gehienez 1.000 eurora arte.

●   Ostatu- eta mantenu-gastuak: 180 euro egunean, 7 egunetan gehienez.

b) Alde biko proiektuak egikaritzeko, sustatzeko eta hedatzeko gastuak, proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntzaren zenbateko osoa bete arte, 5.000 eurokoa dena, deialdi honen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntza onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 40koa izango da.
  • Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 60ekoa, justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako Quebec kidea izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


EUROPAKO GAIETARAKO ETA KANPO HARREMANETARAKO BEKAK

Loreto Guzmán

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren goi-mailako teknikaria.

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 81 42

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1089601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta sei hilabetera amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk