Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2019. Prozedura arrunta.

[PROT 2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko diru-laguntzen deialdia egitea 2019 ekitaldirako, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), hona laguntza-lerroak:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

- Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

- Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

- Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

- Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuan, urriaren 27koan, ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte diru-laguntzek, lerro hauetan.

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

- Usainak murrizteko inbertsioak.

- Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.

- Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

- Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

- Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak.

- Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

- Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen igorpenak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

- Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).

- Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

- Usainak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:

  * Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.

  * Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 "Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea". UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.

- Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.

- Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerako ingurumen-azterlanak eta ingurumen-bideragarritasuneko azterlanak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira.

- Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar atzeratzaile bromatudun plastikoak.

- Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.

- Bizitza baliagarriaren amaieran ibiligailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, kutsaduragabetzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.

- Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko.

- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, "nork kutsatu, hark ordaindu" printzipioaren arabera.

f) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

- Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute.

- EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.

- EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

- Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. mota edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

- Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

- Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko, baldin eta ingurumen-organoak berariaz eskatu ez badu.

 

Aurrekontuko zuzkidura

848.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.- Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura, guztira, milioi bat eta seirehun mila (1.600.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

- Zortziehun eta berrogeita zortzi mila (848.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

2.- Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa. Jarduera-lerro hauetan aplikatuko da prozedura hori, motagatik eta proiektuaren inbertsioaren zenbatekoagatik prozedura sinplifikatu bidez esleitzea erabakitzen bada salbu:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haratago inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a.1.- Usain-igorpenak murrizteko inbertsioak.

a.2.- Konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.

a.3.- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

b.- Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c.- Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak, prozedura sinplifikatu bidez esleitzeko ezaugarriak betetzen ez direnean.

d.- Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 2. artikuluan ezarritako baldintza metagarriak betetzen badira.

e.- Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.


Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko I. eranskinean finkatutako gehieneko kopuruak ez dira inola ere gaindituko.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena betetzea

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak azaltzea
  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

Ihobe: 94 423 07 43

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1026404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Aurkezteko proiektua prozedura erraztuan aurkitzen bada, hurrengo estekan sakatu:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026504

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk