Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntza-programa - 2019ko deialdia.

[OTC 2019]

Deskribapena


Xedea

Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 47 laguntzen deialdia.

Aurrekontuko zuzkidura

1.809.500 euros

Prestazio ekonomikoa

Lanaldi osorako urtebetean kontratatuta edukitzeak duen kostuaren % 86,7ra arte iritsi ahal izango da laguntzen zenbatekoa. Nolanahi ere, bulego bakoitzak gehienez jasoko duen diru-laguntza ez da 38.500 eurotik gorakoa izango.

Ordainketa-modua:

1.- Agindu honen arabera emandako dirulaguntzak bi ordainketatan ordainduko dira, honela:

a) Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 80, 15.1 oinarrian zehaztutako epea igarotzean ordainduko da, tartean dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, dirulaguntza emateko jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere.

b) Bigarren ordainketa, gainerakoa ordaintzekoa, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduketak benetan egin direla egiaztatzen duenean egingo da, diruz lagundutako epea amaitu eta hiru hilabeteko epean, honako hauek aurkeztuta: kontratatutako pertsonari ordaindutako nominen kopia autentifikatuak, enpesaren Gizarte Segurantzako kotizazioak eta PFEZen hiruhilekoko likidazioak.

2.- Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Merkatarien talde, elkarte edo federazioak

Merkataritza Ganberak

Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Euskal Autonomia Erkidegoan udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Betekizunak

  • Onuradunaren izaera eskuratzeko beharrezko baldintzak

  • 2019an hasi beharko den proiektua aurkeztea eta elkarren segidako 12 hilabete iraun beharko du, eta 2019. urtean izango dira horietatik gutxienez hiru.
  • Bulegoek espezializatuta egon beharko dute merkataritza banaketan, euren zerbitzuak doakoak izango dira; eta honako helburu hauek izan beharko dituzte: berrikuntzarekin lotutako prozesuetan eta kalitatearen eta teknologia berrien prozesuetan sentsibilizatu eta horien zabalkundea; lankidetza horizontaleko (hiri-eremua) eta bertikaleko (banaketa katea) prozesuak bultzatzea; transmisio enpresarialeko eta enpresa-sortzaileko prozesuen jarraipena eta sustapena; ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin zerikusia duten estrategien garapena; udal-edota eskualde-mailako hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea; eta kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen duten egintzen garapena. Guzti horien helburua xede-herritarraren fideltasuna lortzea izango da
  • Jardun-eremua zonakoa edo gremiokoa izango da
  • Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu: -. Goi-mailako unibertsitate-titulua -. Lanaldi osoko kontratazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak

Eusko Jaurlaritza - Merkataritzako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 99 66

Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1026906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea hilabete bat izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratuko den urrengo egunetik 6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zerbitzua emateko kontratua sartzea


Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, diru-laguntza emateko jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Hiruhilabeko txostenak sartzea


Hiruhilabeteko bakoitza amaitu osteko 15 egun naturalen barruan txosten bat sartzea epealdi horren barruan Bulego Teknikoak egindako jarduerei buruz eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzaz egiten duen balorazioa, eta hurrengo hiruhilabetekoei begira ekintzen orientazio-aldaketa posiblea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk