2019-2021 diru-laguntzen deialdia. II KAPITULUA: Orokorrean lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio-ekintza eta zerbitzu profesionalak garatzeko laguntzak.

[orientazio-zerbitzuak]

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren II. kapitulu honen xede dira, 2019-2021 epealdiko ekitaldietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan baldintzak bete dituzten entitateei zuzenduta dira.

Aurrekontuko zuzkidura

5.992.500 €

Prestazio ekonomikoa

II. kapituluak arautzen dituen Lanbideko erabiltzaileei orokorrean zuzendutako orientazio-ekintza eta zerbitzu profesionalak garatzeko laguntzak finantzatzeko: 5.992.500 euro; horietatik, 1.498.125 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.996.250 euro 2020ko konpromiso-kredituari, eta 1.498.125 euro 2021eko konpromiso-kredituari.

Enplegurako orientazio-zerbitzuak definitzeko, esan genezake informazio, laguntza, motibazio eta aholkularitzako ekintzak eta neurriak direla. Betiere pertsonaren lanbide inguruabarrak kontuan izanik, ekintza eta neurri horiek pertsonari bere gaitasunak eta interesak zehazteko aukera ematen diote, baita bere ikaskuntza ibilbide indibiduala, enplegu bilaketa eta enpresa ekimenak gauzatzeko prozesua kudeatzekoa ere.

Orientazio-ekintza eta zerbitzuek jarraian datozen jarduerak jasotzen dituzte:

  • a) Lan-merkatuari, enplegu-politika aktiboei eta zorroko zerbitzu komunen eta osagarrien eskaintzari buruzko informazioa eman.
  • b) Banakako diagnostikoa eta eskatzailearen profila egin.
  • c) Enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatua egin.
  • d) Laguntza pertsonalizatua eskaini ibilbidea egitean eta jarduera-konpromisoa betetzean.
  • e) Informazio, aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria eman, curriculuma osatzeko eta hartan lanbide-profilari dagozkion lanbide-gaitasunak adierazteko.
  • f) Aholkularitza eman eta enplegua aktiboki bilatzeko teknikak erabili.
  • g) Profesional-aukerak identifikatzeko informazioa eta aholkularitza eskaini.
  • h) Enpresek kontratatzeko eta laneratzeko tresna eta laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza eman.

Orientazio-ekintza eta zerbitzu profesionalen hartzaileak izan ahalko dira Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.

Prozedura bakarrean norgehiagoka beteko da.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Konpontzeen Eskakizun.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia, Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean, eta geroago EHAAn argitaratuko dena.

Jarduera-hasiera: behin betiko Erabakiaren argitalpenaren ondoko eguna.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak hiru epetan ordainduko dira:

  • Esleitutako guztikoaren % 25eko aurreordainketa bat, 2019ko ordainketa-kreditutik ordainduko den.
  • Bigarren aurreordainketa bat, 2020ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean. Esleitutako zenbatekoaren % 50ekoa izango da.
  • Azken ordainketa, 2021eko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, eta ordaintzeke egongo den diru-laguntza edo zenbatekoaren balioa izango duen..

Bi aurreordainketetako edozeinen kopurua 180.303,63 € baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoak bada.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren entitate laguntzaile gisa, deialdi honen xede diren orientazio-ekintza eta zerbitzuak, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da orientazio-ekintzak eta zerbitzuak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea.

Erakundeei aldez aurretiko esperientzia izan beharko dute deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko, enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, deialdian deskribatutako jardueretako bat eginez.

Eskakizunak:

  • Entitate-Erregistroan, deialdi honen argitalpen datan akreditatuta

Betekizunak

  • Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bateko diru-laguntzarik jaso deialdiak xede duen kontzeptu berean, komunikatzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren bat eman eta hori itzultzeko edo zigortzeko prozeduran, ez egotea.

  • Ez dago penalki edo administratiboki zigortuta sexu-bereizkeriagatik, eta ez du debekurik Euskadiko administrazio publikoetako laguntza eta diru-laguntza deialdietara aurkezteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

  • Erakundea behar bezala eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dago.

  • Baliabide pertsonal eta materialen antolamendua

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu.

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía

945 160 600 / (Informazio orokorra / Información general)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Besteak / Otros:

orientazioa@lanbide.eus

Kodea

1086501

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


II. kapituluak aipatutako diruz lagun eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira, jarraian aurkituko duzun estekaren botoia.  

Orientazio-zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen entitate bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremu edo -eremuak, eta zenbat 1250 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpieremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpieremu bakoitzeko 1250 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela.

  • Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia.
  • Memoria bat, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera orientazio-ekintza eta -zerbitzuetan egindako jarduera zehatz-mehatz biltzen duena.
  • Hau aurkeztu behar da 6.2 ebazpenaren artikuluko azken zenbakian aipatzen den esperientzia egiaztatzeko: dagokion enplegu-zerbitzu publikoak emandako ziurtagiria, xehetasunez eta berariaz azalduko duena zer ekintza egin diren eta zer kolektibo izan diren onuradun, edo jardueraren esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.
  • Hobekuntzak eta/edo balio erantsiko elementuak jasoko dituen azalpen-memoria, metodologiari, ezarriko diren teknikei eta garatuko diren ekintzetarako eskuragarri egongo diren baliabideei buruz.
  • Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen azalpen-txosten eguneratua. Derrigorrean atxiki behar dira 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 ataletan jasotako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
  • Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak: Kanpotik lokalean sartu ahal izatea, barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea eta bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.

Bi aurreikusitako atala ez dira beharrezkoak dokumnetazioa 6.3.3. artukuluaren kasuan. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 6.3.3. artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

  • Lokalerako telefono-linea finko eta espezifiko bat izateko konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena, jarduerari hasiera ematean.
  • Lokalerako banda-zabaleko internet-zerbitzua izateko konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena, jarduerari hasiera ematean.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • Lau hilabete eskaera-aurkezpen epea hasten denetik.
  • Aipaturiko epea igarota, erabakia jakinarazi gabe, diru-laguntzaren eskaera gutxietsita ulertuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Jarduera hasteko dokumentazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk