Onespena ematea etiketak edo sustapen ekintzak egiten dituzten Arabako Errioxako upeltegiek ardoen etiketak berritzeko laguntzen. Araba 2019

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

a) Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzaileak onetsitako zehaztapen berriak jasotzen dituzten etiketak diseinatzea sustatzea, bereziki Arabako Lurralde Historikoko eremuko, udalerrietako eta mahasti berezietako ardoak.

b) Arabako Errioxako upeltegiek barneko merkatu nazionalera bideratutako ardoen zehaztapen berriak sustatzeko ekintzak egitea erraztea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/09/01 – 2019/09/30

ZENBATEKOA: 75.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten upeltegietako titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoek: egoitza fiskala Araban izatea, Arabako Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailearen Upeltegi Hazle eta Botilaratzaileen Erregistroan inskribaturik egotea, ardoak egitea eta instalatutako edukiera 50.000 litro baino gehiagokoa eta 500.000 litro baino gutxiagokoa izatea.

ARAUDIA:

201/2019, Foru Agindua, apirilaren 23koa. Onespena ematea etiketak edo sustapen ekintzak egiten dituzten Arabako Errioxako upeltegiek ardoen etiketak berritzeko laguntzen 2019rako deialdiari