Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2015-2020 aldirako Euskadiko LGP-aren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak

[LEADER laguntzak 2019]

Deskribapena

Xedea

Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen).

Laguntza lerro hauek dira:

• Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup) (II. kapitulua)

• Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak (III. kapitulua)

• Besteren kontura kontratatzeko laguntzak (IV. kapitulua)

• Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak (V. kapitulua)

• Etxebizitzarako laguntzak (VI. kapitulua)

Leader landa-udalerrien zerrenda

Nori dago zuzenduta

Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak (startup) sortzera bideratutako LEADER laguntzen onuradunak

a) Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute. Diru-laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko zein juridikoen taldea, legeria nazionalek taldeari eta bertako kideei ematen dieten araubide juridikoa gorabehera, nekazaritzako langileen salbuespenarekin. Familia-unitateko kide bat pertsona juridiko bat edo pertsona juridikoen talde bat bada, kide horrek nekazaritzako jarduera batean aritu beharko du diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean.

b) Sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txikiak, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Pertsona fisikoak.

Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko LEADER laguntzen onuradunak (III kapitulua)

a) Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute. Diru-laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko zein juridikoen taldea, legeria nazionalek taldeari eta bertako kideei ematen dieten araubide juridikoa gorabehera, nekazaritzako langileen salbuespenarekin. Familia-unitateko kide bat pertsona juridiko bat edo pertsona juridikoen talde bat bada, kide horrek nekazaritzako jarduera batean aritu beharko du diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean.

b) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

c) Pertsona fisikoak.

Besteren kontura kontratatzeko LEADER laguntzen onuradunak

LEADER herrietako oinarrizko zerbitzuen azpiegiturak egin eta berritzeko inbertsioei laguntzen onuradunak (V. Kapitulua)

a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen (apirilaren 7ko 2/2016) 2. artikuluan xedatutakoaren arabera:

● Udalerria.

● Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidean gaineko oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.

● Udal-mankomunitateak.

● Arabako lurralde historikoko kuadrillak.

● Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

b) Estatuko sektore publiko instituzionala.

c) Landa Garapeneko Elkarteak, toki-erakundeek LEADER eremu baten aldeko proiektua martxan jartzea haien esku uzten dutenean edo agintzen dietenean.

Etxebizitzarako LEADER laguntzen onuradunak (VI. Kapitulua)

1.– Etxebizitza berriko laguntzen onuradun izan daitezke honako erakunde hauek:

a) 41. oinarrian aipatutako toki-erakundeak, egoitza soziala LEADER eremuan badute.

b) Kooperatibak edo beste forma kolektibo batzuk, egoitza LEADER eremuan dutenak eta udalak sustatutakoak, horietako kideak etxebizitzaren azken jabeak badira eta neurri honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

c) Jarduera nagusia nekazaritza duten pertsonak, LEADER eremuan erroldatuta daudenak. Baldintza hori betetzen dutela ulertuko da gutxienez beren errentaren % 50 lehen sektoretik lortzen badute eta sektore horretan duten dedikazioa ere gutxienez % 50ekoa bada.

2.– Hauek izan daitezke birgaitzeko laguntzen onuradunak:

a) 41. oinarrian aipatutako toki-erakundeak, egoitza soziala LEADER eremuan badute.

b) Kooperatibak edo beste forma kolektibo batzuk, egoitza LEADER eremuan dutenak eta udalak sustatutakoak, horietako kideak etxebizitzaren azken jabeak badira eta neurri honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

c) LEADER eremuan erroldatutako nekazariak.

c) LEADER eremuan erroldatutako pertsona fisikoak.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa

- Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET

Jon Vitorica

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

- Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

2019ko LEADER laguntzetarako prestatu den eskabide-inprimakiari buruzko informazioa:

Europar Batzordeak eskatzen duen LEADER laguntzen pizgarrien efektua bermatzearren eta landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINETen aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.

Hala ere, kontuan izan behar da eskaera egiteko epea eta deialdiaren gainerako beste zehaztasunak, aurkeztu beharreko agiriak, eskaera ofizialaren datuak eta eskaera egiteko jarraibideak barne (persona juridikoek telematikoki egin beharko dute eskaera), ezarriko dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aginduan. Agindu horrek iragarriko ditu LEADER laguntzak 2019ko ekitaldirako. Beraz, aurretiko fase honetan ez dago agiri gehigarririk zertan aurkeztu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk