Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko ?Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitakoak?laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzak

[Laborantza estentsiboen dibertsifikazioa]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programak jasotzen du laborantza estentsiboaren (Arabako Lurralde Historikoko ohiko laborantzak dira) nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko dibertsifikaziorako nekazaritza eta ingurumeneko diru-laguntza bat.

Neurri horren helburua da baliabide naturalen arrazoizko jasangarritasuna eta aprobetxamendua lortzea. Gainera, horrekin bateragarriak diren beste helburu batzuk ere baditu, ingurua babestearen ingurukoak, nekazarien errentei eutsiz eta horiek hobetuz, laborantza horiek teknikoki ordenatzean. Horren harira, aipatu beharra dago neurri horrek indartuko dituela produkzio-jardueren dibertsifikazioa, laborantzen errotazioak eta laborantza horietarako Arabako aldeko baldintza fitosanitarioen aprobetxamendua.

Aurrekontuko zuzkidura

1.300.000 €

Prestazio ekonomikoa

Pertsona onuradunek eskubidea izango dute eragiketa honen ondoriozko zenbatekoari dagokion laguntza jasotzeko: nekazaritza- eta ingurumen-metodoekin landutako aitortutako azalera bider banakako zenbatekoa.

Hauek dira diru-laguntzaren unitate-zenbatekoak:

a) Nahitaezko konpromisoak:

● 1. taldea: 240 euro hektarea bakoitzeko.

● 2. taldea: 430 euro hektarea bakoitzeko.

● 3. taldea: 450 euro hektarea bakoitzeko.

● 4. taldea: 450 euro hektarea bakoitzeko.

b) Konpromiso gehigarriak:

● 1. gehigarria: 100 euro hektarea bakoitzeko.

● 2. gehigarria: 150 euro hektarea bakoitzeko.

● 3. gehigarria: 50 euro hektarea bakoitzeko.

Edonola ere, hektarea bakoitzeko gehieneko laguntza 600 euro izango da.

Era berean, neurri horiek aurreikusten diren laguntzetara sartzeko, gutxienez 300 euroko laguntzak lortu behar dira, bakoitzaren xedapenei jarraiki.

Nori dago zuzenduta


Pertsona onuradunak

Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Hugo Macia Oliver

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritza

Telefonoa: 945 01 96 64

Emaila: h-macia@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk