Osasunaren alorrean 2019ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzea

[osasun_ikerketa_bultzatu]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro hau ZTBESko agenteei ireki zaie, akreditatutako kategoria edozein izanda ere, eta euren proiektuak aurkezteko arloak hauek izango dira: gailu medikoak, medikuntza pertsonalizatua (doitasun-medikuntza eta analitika aurreratuko erremintak barnean hartuta), gaixotasun arraroak, eta neurozientzia-neuroteknologia. Proiektuak urtebete eta hiru urte arteko epean garatu ahal izango dira, baina laguntza urterokoa izango da eta 2019an egindako jardueretarako emango da. Bi modalitate daude:

  • a) Osasun-arloko funtsezko ikerketako elkarlan-proiektuak: ZTBESko hainbat agenteren artean lankidetzan eginak. Horien helburu nagusia izango da ezagutza berriak hartzea fenomeno eta ekintza behagarrien azpian dauden oinarriei buruz eta ezagutza-oinarria zabaltzea.
  • b) Osasun-arloko garapen teknologikoko proiektuak: jatorria osasun-sisteman daukaten proiektuak, dagoeneko egiaztatuta dauden aurreko esperientzietan oinarrituak, eta balio-katean aurrera egitera eta osasun-proiektuekin lotutako ezagutzaren balorizaziora bideratuak. Transferentzia-ahalmena erakusten duten emaitzetan edo aurretiazko esperientzietan oinarritutako garapeneko proiektuak izan daitezke, bai eta kontzeptu-probak ere, osasun-arloko teknologia berritzaileak garatzeko proiektuak, edo teknologia sanitario garatu baten balidazio klinikoa edo teknologikoa behar duten proiektuak.
    Modalitate honetan, ahal dela, Osasun Ikerketarako Institutuak eta I+G Antolamendu Sanitarioak kategorietan egiaztatutako ZTBESko agente batek koordinatuko ditu proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.485.000 €

Prestazio ekonomikoa

Modalitate hauetara gutxienez 1.485.000 € bideratzea aurreikusi da.

  • i. Emandako laguntzaren zenbatekoaren % 80 berehala transferituko zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, 13.4 artikuluari jarraikiz–.
  • ii. Gainerako % 20a azken justifikazio-dokumentazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da –dokumentazioak 2019ko ekitaldian egin den jarduera guztia jasoko du (abenduaren 31ra arte eginiko gastuekin), IV-A eranskina (memoria zientifikorako) eta IV-B eranskina (memoria ekonomikorako) erabilita–, 15. artikulu honen 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) 2020ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztuko dira.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019193

Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0104708

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


2020ko otsailaren 28a baino lehen, agente onuradunek agiri-justifikazio hau aurkeztu beharko dute:

  • i. Justifikazio-memoria zientifiko global bakar bat, proiektu bakoitzeko, IV-A eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak hauek zehaztuko ditu: eginiko jarduerak, planteatutako helburuen lorpen-maila edo aurrerapena, eta lortutako emaitzak. Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.
  • ii. Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio-memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikazio-epealdia amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenetarako.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk