2018-2019 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak.

[IKASLEAK]

Deskribapena


Xedea

Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro  homologatuetako ikasleei emateko dirulaguntzen baldintzak arautu eta aitortzeko prozedura onartzea, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duen uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoa garatuz.

Aurrekontuko zuzkidura

2.475.000

Prestazio ekonomikoa

Era honetan banatuko da kopuru hori:

a) 2.325.000 euro, HABEren A1, A2, B1 eta B2 mailak edo baliokideak egiaztatu dituztenentzat.

b) 150.000 euro, HABEren C1 eta C2 mailak edo baliokideak egiaztatu dituztenentzat.

Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Hala ere, diru-kopuru hori eskari guztien beharrei Ebazpen honen 6. artikuluan ezarritako irizpideen arabera erantzuteko behar bestekoa ez balitz, hainbanatu egingo da zuzkidura ekonomikoa onuradunen artean, azpi-atal bakoitzeko emaitzak errespetatuz.

Egiaztatu den maila bakoitzeko, jarraian zehazten den kopurua eskura dezake gehienez ikasleak:

a) HABEren A1 maila: 600 euro

b) HABEren A2 maila: 800 euro

c) HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro

d) HABEren B2. maila edo baliokidea: 1.000 euro

e) HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro

f) HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro

Aipatutako HABEren dirulaguntza osorik eskuratzeko, ikasleak egoki zuritu beharko du 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetan, egiaztapenaren aurretik hasitako ikastaroetako matrikuletan, beste horrenbeste ordaindu izana, hain zuzen ere, egiaztatutako mailetan. Hala egin ezean, ordaindutakoa izango da laguntzaren muga.

Maila bakoitzerako ikasketak behin bakarrik lagunduko zaizkio diruz ikasleari. Era berean, maila bat egiaztatu ondorengo dirulaguntza zuritzeko beharrezkoa izan den matrikularen zenbatekoa ez da konputatuko beste maila bat egiaztatu izanagatiko laguntza zuritzeko.

Ebazpen honen 1. artikuluan aurreikusitako kopurua nahikoa ez balitz aurreko puntuan ezarritako irizpideen arabera kalkulatutako beharrei aurre egiteko, onuradunen artean hainbanatuko da dirulaguntza.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzen Ebazpena emanda, dirulaguntza ordainketa bakarrean kitatuko da banku-transferentzia bidez. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko dirulaguntza batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

1.– Ebazpen honetan arautzen diren laguntzen onuradun izateko, Ebazpenean adierazitako baldintza guztiak bete beharko dira, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta LGSren 13. artikuluan jasotakoaren arabera.

 2.– Dirulaguntza hauetarako eskubidea izango dute euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek ere, 2. artikuluko 1. eta 2. puntuetan zehaztutako baldintzak beteta, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuaren bidez aldatuak, HABEren euskara-maila batekin baliokidetutako euskara-maila bat 2018ko martxoaren 23tik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean (dagokion deialdiaren behin betiko zerrendak argitaratzen diren dataren arabera) egiaztatu eta Ebazpen honen 3. artikuluan zehaztutakoaren arabera eskaera egiten dutenek.

3.– Diru-laguntzen deialdi honetatik at geldituko dira:

3.1.- Herri Administrazioak finantzatuta eskolatu diren ikasleak.

3.2.- Aurreko ikasturteren batean egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat bakarrik egiaztatu dutenak.

3.3.- Deialdi honetako dirulaguntza zuritzeko baliagarri den epealdian (2017/18 eta 2018/19 ikasturteak), euskaltegietako matrikulazioaren kudeaketarako aplikazioaren arabera, euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan egindako mailak baino beheragokoa egiaztatu dutenak. Gainera, dirulaguntza zuritzeko baliagarri den epealdian (2017/18 eta 2018/19 ikasturteak) maila bat baino gehiago egin duten ikasleek egiaztatutako mailei dagozkien diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izango dute bakarrik.

Eskakizunak:

  • HABEren erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatua egotea 2018ko martxoaren 23tik 2019ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • Dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izatea.
  • HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenez deituta 2018. urteko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2019. urteko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo 2019ko lehen azterketa-deialdian parte hartu eta dagokion maila gainditzea.
  • Halaber, dirulaguntza hauetarako eskubidea izango dute azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuaren bidez aldatuak, HABEren euskara-maila batekin baliokidetutako euskara-maila 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatu dutenek.
  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatikoak barne direlarik, hain zuzen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Diru-Laguntzen Lege Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. atalean aipatutako egoeretan ez egotea. Eta zehazki, zerga guztiak ordainduta edukitzea eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea, baita EAEko administrazio Orokorrarekiko diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.
20018 DONOSTIA
Telefonoa: 943 022600
Faxa: 943 022601

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1038702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Bost pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2019ko abenduaren 20a baino lehen.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk