Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

2019. Natura-ondarea -Toki-erakundeentzat diru-laguntzak

[herrijasangarriak_biodibertsitatea]

Deskribapena


Xedea

 Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako, baldin eta EAEko dibertsitate biologiko eta geodibertzitateari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak sustatzen badute.

 

Diruz laguntzeko modukoak izango dira dirulaguntzarako eskabidea egiteko epean amaitu gabe dauden proiektuak, baldin eta biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea sustatzen badute, honako ekintza hauen bidez:

 

1) Komunitatearentzat edo eskualdearentzat interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak, flora exotiko inbaditzailearen kontrola barne. Kontserbazio-interes handieneko edo kontserbazio-egoera okerreneko habitatetan egitekoak diren ekintzak lehenetsiko dira, esaterako, ibarbasoak, baso autoktonoak, padurak, habitat hidroturbosoak eta abar.

 

2) Europar Batasunean edo eskualde mailan mehatxatutako basaflora eta basafauna espezieak –Batasuneko arauetan edo Estatuko zein erkidegoko katalogoetan jasotakoak– babesteko eta kontserbatzeko proiektuak.

 

3) Hezeguneen lurralde-plan sektorialeko II. eta III. taldeetan sartutako hezeguneen kontserbazio-egoera leheneratzea eta hobetzea.

 

4) Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan eta azpiegitura berdearen sustapenean zuzenean laguntzen duten jarduketak, hala nola tokiko biodibertsitatearen intereseko guneen arteko konexioa sustatzea edo hesiak sortzea.

5) Udal-esparruan aukera-eremuak sustatzea, ingurumen-eremu hondatuak berreskuratu eta biodibertsitatea sustatzeko; edo biodibertsitatea sustatuko duten ekintzak planteatzea, erabilera publikoari, paisaiari, irtenbide naturalei eta abarrei buruzko proiektu integralen testuinguruan.

 

6) Udalerriko lurralde-eremuan dauden interes geologikoko lekuak babesteko, kontserbatzeko eta balioan jartzeko jarduketak, Euskadiko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan identifikatuta daudenei lehentasuna emanez.

 

7) Diruz lagundu ahal izango dira, orobat, erriberak eta ibilguak garbitzeko jarduerak; betiere, jarduera horiek udal eskatzailearen eta Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Horrelako protokoloek edo dagokien jarduera-lanek biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko baldintza batzuk bilduko dituzte.

 

1) eta 6) arteko ekintzen kasuan, lursailen erosketa diruz lagundu ahal izango da dirulaguntzari dagozkion jardueretarako beharrezkoa denean, betiere aurreikusitako guztizko aurrekontuaren % 40 gainditzen ez bada. Horrez gain, argi eta garbi arrazoitu beharko da lursail horiek erostea premiazkoa dela dirulaguntza eskatzen den ekintzak gauzatu ahal izateko.

Ez dira diruz lagunduko ezagutzak eskuratzeko azterlanak idaztera zuzendutako eskaerak, ez eta sentsibilitate-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.

 

Ez dira dirulaguntzaren xede izango edozer obra edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz gauzatutako ekintzak.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000 euro

Prestazio ekonomikoa

15. artikulua.–Dirulaguntzen zenbatekoa

Natura-ondarearen lerroan:

7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

  Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

  Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.


Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 75.000 eurokoa izango da.

 

Erriberak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

23. artikulua.- Dirulaguntza ordaintzea.

1.- Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako dirulaguntza:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 25, dirulaguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 25, 2020ko urriaren 30a baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, dirulaguntzaren % 50, 2021eko ekitaldian egingo da, 22.2. artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Beharrezko baimenak izatea
  • Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1009507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


9. artikulua.- Eskabideak egiteko modua eta horiek aurkezteko epeak.

1.- Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2019ko irailaren 14an amaituko da, muga-eguna barne.

2.- Eskaerak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan:

 

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

 

3.- Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.- Eskabidearen ondorengo izapideak http://www.euskadi.net/nirekudeaketak helbide elektronikoan egin eta jakinaraziko dira.

5.- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, eskabidea egiten duten entitateei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak laguntza-lerro hauek kudeatzeko fitxategietan sartuko direla. Fitxategi horiek Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena) aipatzen dira. Era berean, jakinarazten da deialdi honetan parte hartzeak berekin dakarrela eragindako pertsonek onartzea beren datu pertsonalak erabiltzea 20.10. artikuluan azaldutako helburuarekin. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera jo beharko da (Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

 

10. artikulua.- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.
  • «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» formularioa.
  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.
  • «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

 Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatuak, kapituluak eta abar).

 Natura-ondarearen lerroko eskabideetan, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, natura-parketakoak eta abar).

  • Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da. Aurkeztutako tasazioan lurzati multzo baten balioa jasotzen bada, eta eskatutako proiektua lurzati horietako batean edo gehiagotan gauzatu behar bada, jarduketaren xedeko lurzatiaren edo lurzatien kostu zehatza balioesteko, horietako bakoitzaren balioa hartuko da, edo metro karratuko batez bestekoa, horien tasazio-balioak bereizita ez badaude.


2.- Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskabideekin batera:

  • Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
  • Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.
  • 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


22. artikulua.- Dirulaguntza justifikatzea.

1.- Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintza 2021eko urriaren 29a baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko du.

2.- Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:

  • Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren xedea bete dela adierazten duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien
    ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko etekinen kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea, a priori helburuekin alderatuta, 18. artikuluan zehaztutako baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan.
  • Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barne sartzen bada, entitate onuradunak jabetzaren erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.
  • Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Ordainagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.
  • Diru sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea. Gastu-zerrendan, fakturatutako kontzeptua nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.
  • Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.
  • Proiektuan sortutako materialen kopia.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk