B multzoa: Tokiko irratiak: zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoan eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, osorik euskaraz emititzen ari diren uhin bidezko irratiak.

[HEDABIDEAK -2019- B Multzoa]

Deskribapena


Xedea

Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.050.000

Prestazio ekonomikoa

Kopuru hori, honela banatuko da:

Tokiko irratiak: zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoan eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak: 1.050.000,00 euro, honela banatuta: 350.000,00, 2019. urtean; 350.000,00, 2020. urtean; 350.000,00, 2021. urtean.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak 4 zatitan egingo dira:

a) 2019. urteari dagokion % 55, ebazpena jakinarazitakoan (dirulaguntza onartu eta bi hilabeteko epean).

b) 2019. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2020. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2019. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 22. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2020ko martxoaren 31 izango da.

c) 2020. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2021. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2020. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 22. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2021eko martxoaren 31 izango da.

d) 2021. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45), 2021. urteko dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 22. artikuluko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2022ko uztailaren 30a izango da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emanda izatea eta betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez izatea gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez izatea nagusiki publikoa.
  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
  • Ez izatea inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzaileak onartu ez izana Europar Batasunak ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratutako dirulaguntzarik.
  • Eskatzailea ez izatea, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioen salbamendurako eta berregituratzerako estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera, krisialdian dagoen enpresa.
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2019ko dirulaguntzen deialdian onuraduna ez izatea.
  • Foru Aldundiek xede berberarekin 2019an argitaratutako deialdietan onuraduna ez izatea. Era berean, 2020-2021 epealdian dirulaguntzarik jasoz gero, uko egin beharko diola Agindu honen babesean esleitutakoari.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea izatea.
  • Aurkeztutako proiektuaren hiru urterako aurrekontua egiaztatzeko | Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.

  • Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko

  • Irrati-zerbitzua emateko lizentzia
  • Tokiko eremuan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko soinuaren irrati-difusioaren zerbitzua eman ahal izateko, jabari publiko erradioelektrikoa era pribatiboan erabiltzeko jabari publikoko emakida ematen duen Ebazpena.
  • Proiektu teknikoa aurkeztua izan dela dioen egiaztagiria.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0245310

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortu dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

    Hirugarren interesatua (pdf , 191.9 KB)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk