Gauzatu Industria programa 2019

[Gauzatu Industria 2019]

Deskribapena


Xedea

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.

Laguntzak dirulaguntza itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE),  baldin  eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

28.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • LAGUNTZAK Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
  • ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu).
  • DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Enpresa-taldeei dagokienez, bai inbertsioak egiten eta bai enplegua sortzen eta/edo mantentzen lagunduko zaie: enpresa-taldean egindakoei, baldin eta % 100ekoa bada taldeko enpresa guztien arteko akzio-partaidetza, eta haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).

Laguntza mota

  • Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35erainoko dirulaguntza itzulgarriak.
  • Gehieneko mugak:
    • sortutako enplegu bakoitzeko: 150.000 euro
    • enplegua mantentzeko: 100.000 euro
    • Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago

Laguntzen zenbatekoak.

Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:

Enpresa kategoria

Teknologikoa

Berritzailea

Txikia

35%

30%

Ertaina

30%

25%

Nori dago zuzenduta


Industria-enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

konomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus 

Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus

Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040, Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0091207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2019ko ekainaren 11(e)ko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskaera Telematikoa

Laguntza-deialdi honi loturiko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak. Laguntza-programa arautzen duen Aginduan zehazten da laguntzon nolakotasuna: aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo ETE berritzaileen sorrera eta garapena sustatzera bideratuta daudenak. Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak