Euskarazko aldizkariak argitaratzeko languntzak. Bizkaia 2019

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Foru-Dekretu honen babesean diruz lagunduko dira 2019an argitaratutako jatorrizko aldizkariak, bai paperean argitaratutakoak bai paperean eta modu digitalean argitaratutakoak, betiere haien xede nagusia bada tokiko, eskualdeko edo lurraldeko informazioa zabaltzea, eta euskara hutsean argitaratzen badira.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/09/13 – 2019/09/30

ZENBATEKOA: 959.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko Lurralde Historikoan aldizkako argitalpenak argitaratzen dituzten Bizkaiko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, banakako enpresaburuak, profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak izan daitezke Foru-Dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 139/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 10ekoa, dirulaguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Dirulaguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, banakako enpresaburuei, profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei, baldin eta 2019ko ekitaldian euskarazko aldizkariak argitaratzen badituzte.