Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dirulaguntzak. 2019-2020ko deialdia.

[eskolakoagenda212019-2020]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, norgehiagokako prozeduraren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2019-2020 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programa garatzeko eman beharreko diru-laguntzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

750.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza muga:

- 5.000 euro, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.

- 3.000 euro, gainontzeko ikastetxeentzat.

 

Ordainketa-modua:

Onartutako diru-laguntzaren ordainketa bi alditan egingo da, aginduaren 18 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz:

- Onartutako zenbatekoan %80, diru laguntza onartu ondoren.

- Gainerako %20a, berriz, justifikazioko izapidea behar den bezala bete ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Ordezkaritza-ahalorde ziurtatu

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak

Eskakizunak:

  • Ikastetxe publikoen ordezkaritza eta tramitazeko baimena

Betekizunak

  • Itunpeko ikastetxerako, Ogasun eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta eduki.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste diru-laguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da, erakunde onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
  • Erakunde eskatzaileak ezin du egon diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoetan ere.
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. zenbakitik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0038406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskolako Agenda 21 diru-laguntza jaso nahi duten ikastetxeek, ondoren atxikitzen den estekaren bitartez eskaera inprimakia bete beharko dute eta beharrezkoak diren beste dokumentuak bidali.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete eskabideak aurkezteko epea hasten denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek 2020ko irailaren 2a baino lehenago justifikatu beharko dute jasotako diru-laguntzaren erabilera, Nire karpetaren bitartez.

Justifikazioa egiteko dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:

 

a) Diru-laguntza eman zenean ezarritako baldintzak bete direla erakusten duen Memoria, proposatutako eredua erabiliz.

b) Kontu justifikatzaile formularioa (Excel dokumentua).

c) Laginketa egin behar duten ikastetxeak baino ez, fakturak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk