Enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzak. Abanto-Zierbena 2019

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Abanto-Zierbena udalerrian enpresa-jarduera sortzen laguntzea. Horretarako, modu aktiboan lagundu nahi da langabeziari aurre egiteko borrokan, enplegua sortuko duten enpresako proiektu berriak abian jartzeko laguntza emanez eta horiek eratzeko zein hasierako inbertsioa egiteko izapideetara bideratutako diru-laguntzak ezarriz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/08/13 – 2019/10/31

ZENBATEKOA: 12.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzen onuradun izango dira enpresa-ekimen bat abian jartzen duten, zerga-egoitza Abanto-Zierbenan duten eta aktibo higiezinean inbertitzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta ondasun-komunitateak.

ARAUDIA:

Abanto-Zierbenan enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzen 2019ko Programaren oinarriak-Abanto Ekintzaileak.