Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan kontrataziorako laguntzak. Beterri Buruntza 2019

Deskribapena


Xedea

Beterri-Buruntza eskualdeko enpresek langabezian diren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arruntean kontratatzea erraztea.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/08/13 – 2020/04/15

ZENBATEKOA: 163.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradunak. Baldintzak:

  • Kontratazioa baino lehen Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritakoren batean erroldatuta egotea eta errolda eguneratuta izatea.
  • Kontratazioaren unean langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda.
  • Enpresarekin edo enpresaren kontrola dutenekin edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenekin edo, hala badagokio, Administrazio Kontseiluko kideekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun harremana daukaten ezkontidearekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin ahaidetasun harremanik ez edukitzea. Enpresaren erantzu kizunpeko adierazpenarekin frogatuko da (I. eranskina).
  • Enpresa kontratatza ilearekin lan harremanik ez eduki izana kontratua sinatu aurreko 12 hilabeteetan.

Enpresa onuradunak. Baldintzak:

  • Enpresak edo entitateak ez izatea administrazio, entitate edo organismo publikoen mendeko edo ez egotea hein handi batean haiei lotuta.
  • Enpresa edo entitate eskatza leek beren egoitza soziala eta/edo langunea Beterri-Buruntza eskualdean izatea.
  • ontratazioak edo kontratazioek berekin ekarriko dute enplegu sorrera garbia kontratupeko berriak enpresan sartu aurreko hiru hilabeteetan zegoen batez besteko plantilla guztiaren gainean, eta hori frogatzeko enpresaren lan bizitzako ziurtagiria aurkeztu beharko da. (Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantilla). Eskatutako dokumentazioa:
  • Enpresaren batez besteko plantilla kontratupeko pertsonak sartu aurreko hiru hilabeteetan.
  • Enpresaren batez besteko plantilla kontratupeko pertsonak sartu ziren egunean.
  • Ez izatea zorrik eskualdeko Udalekin.
  • Ez izatea sexu diskriminazioagatiko zigorrik.
  • Plantillan 250 pertsonatik gora dituen enpresa bada, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana edukitzea.
  • Administrazio honi berehala jakinaraztea kontratazioaren ondoren sor daitekeen edozer aldaketa edo arazo.
  • oru Ogasunarekiko zerga betebeharrak beteta edukitzea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak beteta edukitzea.
  • Ez da diru laguntzaren xede izango enpresa berak langile bera kontratatzea baldin eta diru laguntza jaso badu aurreko deialdietan.
  • Eska dakiokeen beste edozein.

INFORMAZIO:

Andoaingo Udala