Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elkartek 2019 - II. faserako deialdia. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.

[Elkartek 2019 - II. faserako deialdia]

Deskribapena


Xedea

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.

Aurrekontuko zuzkidura

35.350.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

2019. urterako, 17.250.000 € eta, 2020. urterako, 18.100.000 €.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak:

Elkarlaneko ikerketa-proiektutzat hartuko dira ZTBES Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektu estrategikoak, zenbait arlotan ezagutza handitze aldera egindakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planaren eta Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren (RIS3) espezializazio-esparruen parte diren honako arlo hauetan:

  1. Energía
  2. Fabrikazio aurreratua
  3. Biozientziak/osasuna

Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen I+G-ko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.

Interes bereziko ekintza osagarriak

Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, tartean, hauek:

  • Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, hala nola funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzkoak.
  • Funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan, lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
  • Funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+B kudeatzeko jarduerak.
  • Funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko I+G+B nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
  • Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeak

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

SPRI

Tfno.: 94 403 70 43

e-mail: mgarcia@spri.eus 

Tfno: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus 

 

GOBIERNO VASCO 

Tfno: 945 01 82 24

e-mail: a-gandarias@euskadi.eus 

Tfno: 945 01 65 70

e-mail: ja-martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

_1027105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdia argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da laguntzak emateko eskaerak aurkezteko epea eta 2019ko irailaren 12an amaituko da, 12:00etan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak