Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2019

[CTP 2019]

Deskribapena


Xedea

Xede hauek agindu ditu honek: Euskadiko turismo-produktuak eta esperientziak diseinatzen eta martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzen duten proiektuen garapena sustatzeko laguntzen deialdia egitea eta laguntza horiek arautzea, eta, Euskadiren turismo-kokapena sendotzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

717.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

Diruz lagundu daitezke 2019ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:

a) Esperientziak eta turismo-produktuak sortzea, abiaraztea, sustatzea eta merkaturatzea.

Apartatu honetan lagunduko dira mikroenpresek, enpresa txiki eta ertainek (ETE) edo haien bat-egiteek egindako proiektuak, betiere Euskadin garatzen badira eta salgai baldin badaude 2019an.

b) Produktu turistikoen eta esperientzien sustapena eta merkaturatzea.

Apartatu honetan bultzatuko dira sektoreko elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten dituzten Euskadiko turismo-produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko proiektuak, betiere 2017-2020 aldirako EAEko Turismoaren Marketin Planarekin lerrokatuta badaude.

c) Proiekzio turistikoa duten ekitaldiak sustatzea eta merkaturatzea bultzatzea.

Apartatu honetan, fundazioek, elkarteek eta ekitaldiak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko enpresek egiten dituzten eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotu ez ezik ostatu-gauen kopurua handitzen ere laguntzen duten kultura-, gastronomia- eta kirol-arloko ekitaldiak bultzatuko dira.

Laguntzen zenbatekoa:

CTP 2019 laguntzen zenbatekoa (PDF, 180 KB)

 

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarrean ordainduko da dirulaguntza, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak

Elkarteak

Fundazioak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Betekizunak

  • Erakunde onuradunak

  • Erakunde baztertuak

  • Beste laguntza batzuekin bateragarri izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

ZUZENEAN: 012 - 945018000 / EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

 

.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0089403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 12an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialadia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2020ko urtarrilaren 31 izango da.

Aurreko justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.

Edozein kasutan, egindako gastuak egiaztatzen dituzten fakturak 2019ko abenduaren 31ko epemuga baino lehen eman beharko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk