2019ko Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuak

[birgizarteratze]

Deskribapena


Xedea

2019an Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1. Presoak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak jaso ahal izango dute diru-laguntza:

a) Espetxetik kanpoko baliabideekin gauzatuko dira eta honako modalitate hauetakoren bat izango da:

1.- Programatutako irteerak eta auzolandegiak.

2.- Egoitza eta ostatu-baliabideak.

3.- Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat.

4.- Prestakunta eta trebakuntza zentroak.

5.- Lanerako orientazio eta laguntza-zentroak.

b) Espetxeetan hasten diren proiektuak dagokion espetxeko zuzendaritzak onartu beharko ditu.

c) Laguntza integraleko metodologia erabiliko dute.

d) Proiektuak 2019an egingo dira.

2. Zigor askatasun-gabetzailea eteteko neurria jaso duten zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuek kasu hauetan jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: aurreko paragrafoko baldintzak betetzen badituzte eta xedetzat prestakuntzarako programak, lanbide-programak, kultur programak, bide-hezkuntzako programak, sexu-hezkuntzako programak, ingurumena defendatzeko programak, animaliak babesteko programak, tratu berdintasunerako eta diskriminazioaren aurkako programak edo antzeko beste batzuk badituzte, edo alkoholaren, droga toxikoen edo substantzia estupefazienteen mendekotasuna gainditzeko programak.

Justizia Zuzendaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren (ZKEZ) erakunde laguntzailea izan beharko du erakundeak. Zerbitzu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan kartzela-zigorraren ordezko aukera guztien betearazpena kudeatzeko ardura dauka; izan ere, zigortuak agindu judizialaren bidez hartzen dituen ezein erakundek ezin du hori egin zerbitzu hori alde batera utzita. Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzailea Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren erakunde laguntzailea den.

3. Baldintza proiektuak burutu aurretik eta diruz laguntzeko aldian bete beharko dira.

Aurkeztu den proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak dira dirulaguntza jaso dezaketenak, eta dagoeneko bukatu den baina 2019an egin den proiektu batenak edo 2019an egiten den proiektu batenak izan daitezke.  Zerrendatutako modalitateetan, honako hauek izango dira dirulaguntza jaso dezaketen gastuak:

a) Programatutako irteerak eta auzolandegiak: joan-etorrietako gastuak (erregaia, bide-sariak, aparkalekua eta garraio publikoa), eta ostatu eta mantenu-gastuak.

b) Egoitza eta ostatu-baliabideak eta mendekotasuna duten pertsonentzako mendekotasuna gainditzeko baliabideak: higiezinak eta lokalak mantentzeko gastuak, horien alokairuak, higiezina eskuratzeko hipoteka-maileguaren urteko gastuak, zigortuta eta preso daudenen mantenu-gastuak eta baliabideetara atxikitako langileen ordainsariak.

c) Prestakuntza eta trebakuntza zentroak eta lanerako orientazio eta laguntza-zentroak: higiezinak eta lokalak mantentzeko gastuak, horien alokairuak, higiezina eskuratzeko hipoteka-maileguaren urteko gastuak, informatikako materiala, suntsigarriak, tailer eta ikastaroetako materiala, eta baliabideetara atxikitako langileen ordainsariak.

Higiezin bat eskuratzeko hipoteka-maileguaren urteko gastuak diruz lagunduz gero, diruz lagundutako jarduerarekiko lotura-aldia bost urtekoa izango da. Erregistro publiko batean inskribatu ezin diren ondasunak eskuratzeko gastuen kasuan, horien lotura-aldia bi urtekoa izango da.

Emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekotik, ehuneko hamarra (%10) funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako izan daiteke, baina soldatak eta ordainsariak alde batera utzita (baldin eta programa garatzeko ezinbestekoak ez badira eta azalpen memorian horrela jasota badago).

Espetxeetan hasten diren proiektuetan, dirulaguntza jaso ahal izango dute erakunde onuradunek kanpoko baliabideetara zein pertsona eraman behar den aukeratzeko egiten dituzten aldizkako bisitak sortzen dituzten gastuek.

Proiektua gauzatzeko aurrekontu banakatuan jasota dauden gastuak dirulaguntza jaso dezaketen gastuak direla ulertuko da, dirulaguntzako jasotzeko betekizunak betetzen badituzte.

Erakundeek gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango dituzte.

Erakundeek ezin izango dute 80.000 eurotik gorako proiekturik aurkeztu. Erankunderen batek zenbateko hori gainditzen duen eskabide bakarra aurkeztuz gero, eskabide hori ezetsi egingo da. Erakunderen batek eskabide bat baino gehiago aurkeztu eta sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera aurkeztu duen lehenengo eskabideak gehienezko zenbatekoa gaindituz gero, eskabide guztiak ezetsiko dira. Eskabide horrek zenbatekoa gainditzen ez badu, aurkeztutako eskabideak sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera batuko dira, eta gehienezko zenbatekoa gainditzea dakarren eskabidea ezetsi egingo da, eta, hala badagokio, ondoren aurkeztutakoa.

Proiektu bakoitzari eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da.

Balorazio-irizpideak

1.- Eskabideak balorazio-irizpide eta puntuazio-eskala honen arabera baloratuko dira:

  1) Zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko prozesuari proiektuak egiten dion ekarpena: 0-20 puntu.

     1- Zigortuak eta presoak espetxez kanpo bizitzeko aukera ematen duten proiektuak, horien intentsitatearen arabera: 11-20 puntu.

     2- Gainerako proiektuak, horien intentsitatearen arabera: 0-10 puntu.

  2) Proiektuaren egokitasuna edo interes soziala: 0-20 puntu.

     1- Lan-munduan sartzen zailak diren kolektiboei zuzendutako proiektuak (espetxearekiko ohitze-maila altukoak, ijitoak, etorkinak, emakumeak eta osasun mental duten pertsonak), horietan parte hartzen duten pertsona-kopuruaren eta intentsitatearen arabera: 11-20 puntu.

     2- Gainerako proiektuak, erabiltzaile-kopuruaren eta proiektuaren intentsitatearen arabera: 0-10 puntu.

  3) Proposatzen diren jardueretan, erakundeak noraino parte hartzen duen eta norainoko lankidetza duen: 0-10 puntu.

     1- Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuarekin eta Lanbiderekin: 8-10 puntu.

     2- Presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanean ari diren beste erakunde eta organizazio batzuekin: 0-7 puntu.

  4) Proiektua hainbat urtetan gauzatzeko aukera: 0-5 puntu.

     1- Autofinantzaketa duten proiektuak, autofinantzaketa-ehunekoaren arabera: 3-5 puntu.

     2- Bideragarritasuna egiaztatuta duten proiektuak, urteen arabera. Gutxienez, proiektua azken bi urteetan egindakoa izan behar da: 0-2 puntu.

  5) Boluntarioen parte-hartzea: 0-5 puntu.

     1- Boluntario-kopurua dirulaguntzarako aurkeztu den proiektuan: 3-5 puntu.

     2- Boluntario-kopurua erakundearen beste proiektu batzuetan: 0-2 puntu.

2.-  Balorazio-irizpide horiek aplikatuta, gehienez ere 60 puntu lortu ahal izango dira.

3.- Dirulaguntza emateko, aurreko irizpideen arabera 30 puntutik gora lortu beharko ditu eskabideak.

Zenbatekoa zehaztea

1.- Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak aukera izango du diruz laguntzekoak ez diren gastuak edo proiektuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastuak hartzen dituzten eskabideetako diru-kopuruak doitzeko, diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu baino lehen.

2.- Balorazio-irizpideen arabera 30 puntu baino gehiago lortu dituzten eskabideean proiektuei zenbatekoa dirulaguntza dagokien zehazteko, urrats hauek jarraituko dira:

  1) Eskabideak puntuaziorik altuenetik txikienera antolatuko dira. Eskabideren batek 60 puntu (gehineko puntuazioa) lortzen baditu, eskatutako dirulaguntza-zenbatekoaren ehuneko ehuneko (100%) dirulaguntza-portzentaje teorikoa aplikatuko zaio. Artikulu honen lehen apartatuan adierazitakoaren arabera, kontuan hartu behar de aldez aurretik birdoitu egin behar direla erakundeek eskatutako kopuruak, dirulaguntzarik jaso ezin duten gastuei edo proiektuarekin lotuta ez dauden gastuei dagokienez. Gainontzeko eskaerei balorazio irizpideetan lortutako puntuen araberako portzentaje proportzionala aplikatuko zaie, hurrenez hurren.

  2) Kasu bereziak:

     a) Dirulaguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-zuzkidura gainditzen bada, dirulaguntzen zenbateko guztiak proportzionalki egokituko dira, eta dirulaguntza teoriko guztiei portzentaje berbera jaitsiko zaie. Portzentaje hori honela kalkulatuko da: diru-zuzkidura zati zenbateko teoriko guztia.

     b) Dirulaguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-zuzkidura ez bada gainditzen, berriz, soberakoa eskabide guztien artean banatuko da proportzionalki, aurreko paragrafoan ezartzen den prozedura berari jarraituta. Horrela kalkulatutako zenbatekoak ezingo du inondik inora gainditu diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko ehuna (100%).

 

 

 

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, diru-laguntzaren %75a ordainduko da.
  • Gainontzeko %25a, berriz, justifikatzeko dokumentuak aurkeztu ondoren ordainduko da, 2020ko otsailaren 29a baino lehen.

Dena den, aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, aurreko paragrafoan adierazitako justifikatzeko agiriak aurkezten badira.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Eskakizunak:

  • Erakunde eskatzailea Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian inskribatuta egon behar da.

  • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.

  • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, eta jarduera ere hor egitea.
  • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

  • Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeraen amaierako seigarren xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik eragindakoak barne.

  • Dirulaguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzengatik hasi eta artean izapidetzen ari direnak.

  • Justizia Zuzendaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren (ZKEZ) erakunde laguntzailea izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea

Betekizunak

  • Proiektuak modalitate zehatz bati buruzkoak izan beharko dira.

  • Espetxean bertan hasten diren proiektuak Espetxeko Zuzendaritzek onartu behar dute.

  • Erabiliko den metodologia erabateko laguntzarena izango da.
  • Proiektuak 2019an egingo dira.

  • Zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako baldintza espezifikoak

  • Proiektuaren kostua egiaztatu beharko da.

  • Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla.

  • Proiektuan arrazoitu beharko da zer ekarpen egingo dion proiektu horrek presoentzako gizarteratze eta laneratzeari.

  • Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko berri ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0040809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk