2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko diru-laguntzak.

[ActPVFP]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2019-2020ko ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planean estrategikotzat hartutako eremuak ezartzeko jarduerak gara ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

1.817.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak hiru zatitan ordainduko dira, honako era honetan:

  1. Lehen ordainketan pertsona onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren % 30ekoa izango da, 18.1. diru-laguntza onartzeko epea igarotakoan, ukorik egon gabe.
  2. Bigarren ordainketa onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren % 60koa izango da, eta 2020ko ekitaldian egingo da, diruz lagundutako jardueraren % 50 garatu ostean, betiere ebaluazioaz eta jarduera behar bezala garatzeaz arduratzen den erakundeak aldeko ebaluazio-txostena egiten badu, dagokionaren arabera, eta ordezko irakasleen gastu-zerrenda 2020ko apirilaren 1ean aurkeztu ondoren (IV. eranskina).
  3. Hirugarren ordainketa gainerako zenbatekoagatik izango da, % 10, diruz lagundutako jarduera amaitutakoan, egindako gastu guztiak justifikatu ondoren.
 
 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, eta 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloak ematea.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako egoeraren baten ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097610

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabete izango dira, agindua argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehengo justifikazioa.


 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk