Sindikatuentzako diru-laguntzak 2018 ordezkaritzarengatik

[Sindikatuentzako diru-laguntzak 2018 ordezkaritzarengatik ]

Deskribapena


Xedea

Urtero egiten da deialdia, Lan eta Justizia Sailaren titularraren Agindu baten bidez.

Aginduan, EAEn ordezkaritza duten sindikatuei diru-laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak ezartzen dira, eta laguntza horiek jasotzeko deialdia egiten da. Diru-laguntza
horiek dira, batetik, sindikatu-jarduerak eragiten dituen gastu arruntak ordaintzeko, eta, bestetik, sindikatu horien bulegoen antolaketak eta funtzionamenduak sortzen  ituen gastuak ordaintzeko.

Diru-laguntzen onuradun izango dira: deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza sindikala izanik deialdia argitaratzen den urtean jarduera sindikalak egiteko asmoa dutenak.

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa egingo da laguntzaren onarpena egiaztatzen denean eta laguntza-eskaeraren agiria aurkezten denean —ezarritako data baino lehen—, eta eskatutako dokumentazioa onartu ondoren.

Ordaintzeko modua

Ordainketa zatika egingo da, era honetan:

Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren % 80, memoria eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoari dagokiona, deialdiaren hurrengo urteko konpromiso-kredituren kontura.

Aurrekontuko zuzkidura

1.100.000

Nori dago zuzenduta


Erakunde sindikalak

Betekizunak

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Memoria bat aurkeztu behar da, azaltzen duena zer jarduera egingo diren eta zer gastu egingo diren urtean zehar.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, itzultze- edo zehapen-prozeduren egoerarena

  • Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela diru-laguntza jasotzeko zehapen administratibo edo penalik

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1059001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaileak pertsona juridikoak izanik, laguntza-prozedura elektronikoki izapidetuko da, hala ezartzen baita 39/2015 Legearen 14. artikuluan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena).

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdiaren Agindua EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera zenbaturik.

Helbide elektronikoa:
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, “Nire karpeta” apartatuan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza da diru-laguntzak kudeatzeko organo eskuduna. Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendariaren ebazpen bidez erabakiko da diru-laguntzak ematea eta ukatzea. Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, hala ezartzen baita 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena). Epea eta isiltasuna Agindua eman zenetik lau hilabetera ez bada ebazpen espresurik eman eta jakinarazi, eskabideak ezetsi direla ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena). Publizitatearen printzipioa betetzeko, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak Ebazpen bat emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau jakinarazteko: batetik, Agindu honen babesean diru-laguntza zein erakunde sindikalek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein erakunderi emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko Ebazpenak espresuki eta banaka ere jakinarazi ahal izango dira.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk