Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak 2018an

Deskribapena


Xedea

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan, adin handiko garraiolariek, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua dutenek eta baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea bertan behera uztea sustatzeko laguntza-erregimena (2018. urtea).

Aurrekontuko zuzkidura

183.750 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren banakako zenbatekoa:

  • Salgaien garraio publikoa ibilgailu astunez eta autobusez egindako bidaiarien garraio publikoa

4.100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko

  • Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan

2.600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko

  • Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia

10.000 euro 

Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handiarena betetzen badu diru-laguntzarik handiena emango zaio.

Sei hilabeteko osoen zenbaketa 2018ko ekainaren 1etik hara egingo da.

Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.

Ordainketa modua:

Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio.

Nori dago zuzenduta


Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloko garraiolariak

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0031103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk