Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

SAKONDU 2018: Nazioartekotze Programa - nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzeko programa

[SAKONDU 2018]

Deskribapena


Xedea

SAKONDU laguntzak diru-laguntza publiko ez-itzulgarrien bidez gauzatzen dira. Horien xedea da balio ekonomiko erantsi handiagoa duten zerbitzuen erabilera sustatzea, enpresak lehia-posizio proportzionalki ahulagoa duten merkatuetan sar daitezen, dagoeneko ohikotzat jotzen dituzten eta barne-merkatuaren garrantzi bera edo handiagoa duten kanpoko beste merkatu batzuen aldean

Aurrekontuko zuzkidura

800.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Erabiliko diren diru-baliabideak 800.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.

Enpresa onuradunei emandako laguntzak onartutako gastuaren % 30era artekoak izango dira eta, gehienez ere, 20.000,00 euro emango dira eskabide bakoitzeko. Eskabidea sektoreko elkarte batek edo klusterra dinamizatzeko elkarte batek egiten duenean, gehieneko zenbatekoa 25.000,00 euroko izango da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten ETEak.

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Sakondu Laguntzaren kontsulta teknikoa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 70 52

E-mail: e-araba@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

Gral. Concha, 23

48010 Bilbao

Tel.: 94 403 14 79

E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

• Tfno.: 943 02 25 57

E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritza - Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tfnos.: 945 01 99 42/82

E-mail: promoc-internac@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1055201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko urriaren 31an amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, programa argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak