Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak - 2018

[PTT 2018]

Deskribapena


Xedea

 Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten proiektu turistikoak garatzeko laguntza programa-esparrua ezartzea,  turismo-fluxu berriak dinamizatuz, banatuz   eta sortuz.


 

Aurrekontuko zuzkidura

1.284.000

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko moduko jardunak

Diruz lagundu ahalko dira 2018ko ekitaldian proiektu-mota hauek garatzeko egiten diren jardunak:

  1. Jomugen erakargarritasuna hobetzen eta Euskadiko turismo-esperientzia hobetzen duten turismoko lurralde-proiektuak.
  2. Jomugen  lehiakortasuna hobetzen duten proiektuak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Laguntza-koadroa PTT 2018 (DOCX, 19 KB)

 

Informazio gehigarria

Gida, lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak eskatzeko kanal elektronikoaren bitartez

Nori dago zuzenduta


Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.

Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.

Betekizunak

  • Izapideari hasiera emateko eskakizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

  • ZUZENEAN: 012 - 945018000
  • EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

2.-  Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak

 

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

 

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 94 403 14 81

e-posta:   aa-aguilera@euskadi.eus     

 

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 64/943 02 24 21

e-posta:  turismo-gipuzkoa@euskadi.eus   m-etxebeste@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1020605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 25ean amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59.59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Laguntza eskatzeko gida (PDF, 2 MB)

 

 

 

Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.


 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2019ko urtarrilaren 31 izango da.

Aurreko apartatuan zehazten den justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk