Irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat diru-laguntzak (2018).

[PREST_GARA - ASAL]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, zeinek jarduerak burutuko baitituzte hezkuntza-komunitatea eta, batez ere, unibertsitateaz kanpoko irakasleak etengabe prestatzeko 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 30erako aldian.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordaintzeko, diruz lagundu daitekeen ekintza gauzatu beharko da hura emateko ebazpenean ezartzen diren baldintza eta modu beretan, eta justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da 2018ko azaroaren 3a baino lehenago.

Ordainketa 2018. urtea bukatu baino lehen egingo da.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Ez duela eskuratu helburu bererako diru-laguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo bestelako baliabiderik Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak diruz lagundutako deialdi edo programetatik.
  • Erakunde eskatzaileak ez edukitzea diru-laguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik; eta, ez egotea horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1017205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diruz lagunduko diren jarduerak, 2017ko urriaren 1 eta 2018ko irailaren 30 bitartean egin beharko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2018ko azaroaren 3a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk