Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Merkataritzako Bulego Teknikoak - 2018ko deialdia.

[OTC 2018]

Deskribapena


Xedea

Merkataritzako Bulego Teknikoentzat zuzendutako 47 laguntzen deialdia.

Aurrekontuko zuzkidura

1.809.500 euros

Prestazio ekonomikoa

Lanaldi osorako urtebetean kontratatuta edukitzeak duen kostuaren % 86,7ra arte iritsi ahal izango da laguntzen zenbatekoa. Nolanahi ere, bulego bakoitzak gehienez jasoko duen diru-laguntza ez da 38.500 eurotik gorakoa izango.

Nori dago zuzenduta


Merkatarien elkarteak, bere agrupazioak edo federazioak eta merkataritzako ganberak

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak bere agrupazioak edo federazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak) eta merkataritzako ganberak.

Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Euskal Autonomia Erkidegoan udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Betekizunak

  • Agindu arautzailean Anexo II-ean agerzen diren guneetan kokatuta egotea eta gune hauetako jokabide-eremua ez gainditzea.
  • Bulegoko Teknikoak gutxienez urte beteko lanaldi osorako kontratua baita goi-mailako unibertsitate-titulua izan beharko ditu. Gainera bere kontratuaren kategoria profesionalak eta eskatutako titulazioak bat etorri beharko dute.
  • Hamabi hilabeteko egitasmoa aurkeztea eta hiru hilabete, gutxienez, deialdia egiten den urtean izango dira.
  • Bulegoek espezializatuta egon beharko dute merkataritza banaketan, euren zerbitzuak doakoak izango dira; eta honako helburu hauek izan beharko dituzte: berrikuntzarekin lotutako prozesuetan eta kalitatearen eta teknologia berrien prozesuetan sentsibilizatu eta horien zabalkundea; lankidetza horizontaleko (hiri-eremua) eta bertikaleko (banaketa katea) prozesuak bultzatzea; transmisio enpresarialeko eta enpresa-sortzaileko prozesuen jarraipena eta sustapena; ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin zerikusia duten estrategien garapena; udal-edota eskualde-mailako hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea; eta kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen duten egintzen garapena. Guzti horien helburua xede-herritarraren fideltasuna lortzea izango da

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak

Eusko Jaurlaritza - Merkataritzako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 99 66

Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkez daitezke 2018ko abuztuaren 14kotik irailaren 14 arte.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratuko den urrengo egunetik 6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk