Udal musika-ikastegientzako diru-laguntzen deialdia (2018).

[MUSIKA-UDAL]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen deialdia egitea udal titulartasuneko kontserbatorioentzat eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako udal musika-eskolentzat, 2017-18ko ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

8.355.700,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikastegi guztientzat:

  1. Lehen ordainketa, diru-laguntzaren % 15,03koa, 7. artikuluan adierazitako hitzarmena izenpetu ondoren eta behin 17. artikuluaren 1. atalean ezarritako epea amaituta.
  2. Bigarren ordainketa bat oinarrizko justifikazioaren dokumentazioaren gainean egingo den likidazioaren ondorengo kopuruaz

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Parte hartu ahal izango dute deialdi honetan Euskal Autonomia Erkidegoko musika-ikastegien titularrak diren toki-erakundeek.

Eskakizunak:

  • Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri zenean Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden honako musika-ikastegi hauen erakunde titularra izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun ez izateko aurreikusten den inguruabar batean ere ez egotea.
  • Ezin izango dira onuradun izan, halaber, Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, ezta krisialdian dauden enpresak ere, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetako definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C 249).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1041003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere lau hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk