Inaktiboak diren pertsonak aktibo bihurtzeko, 2018an jarduera fisikoak antolatzeko diru-laguntzak

[mugiment]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak emateko araubidea pertsona fisikoki inaktiboentzako jarduera fisikoak 2018an antolatzeko, aktibo izan daitezen. 2018an egin edo hasi beharko dira jarduerok, agindu honetan jasotzen diren baldintzetan.

Deialdi honen ondoreetarako, pertsona inaktibotzat joko dira Osasuneko Mundu Erakundeak adin bakoitzerako gomendatutako gutxieneko jarduera fisikoa egiten ez dutenak (hemen kontsultagai: http://www.who.int/dietphysicalactivity/factsheet_recommendations/es/)

Lau programa hauetako batean barne hartu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  1. Jarduera Fisikoaren Orientazio zerbitzuak sortzea eta garatzea.
  2. Jarduera fisikoak antolatzea parke osasungarrietan.
  3. Interes bereziko kolektiboentzako jarduera fisikoak antolatzea.
  4. Jarduera fisikoak antolatzea Kirolaren Europako Astean.

Aurrekontuko zuzkidura

170000

Prestazio ekonomikoa

Lau programa hauetako batean barne hartu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  1. Jarduera Fisikoaren Orientazio zerbitzuak sortzea eta garatzea 70.000 euro.
  2. Jarduera fisikoak antolatzea parke osasungarrietan 30.000 euro.
  3. Interes bereziko kolektiboentzako jarduera fisikoak antolatzea 50.000 euro.
  4. Jarduera fisikoak antolatzea Kirolaren Europako Astean 20.000 euro.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzen ordainketa aldi bakar batean, diru-laguntza justifikatu ondoren

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak

Betekizunak

  • Erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne, hala xedatuta baitago Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeraren azken xedapenetatik seigarrenean
  • Erakunde eskatzaileak bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatuko duela diruz lagundutako jardueran
  • Erakunde eskatzaileak zabalkunde-forma orotan jasoko du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin egin dela diruz lagundutako jarduera, eta diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi publkoetara gomitatuko du Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza. Diru-laguntza eman eta gero egiten bada jarduera, diru-laguntza emateko ebazpena jasotzen duenetik beteko du hori
  • Erakunde eskatzaileak egunean dituela indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, erreglamenduz zehazten den eran
  • Egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentazioan adierazitako edukiak
  • Erakundeak betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean den legedian jasotzen diren eskakizunak
  • Azalpen-memoria, 12. artikuluan barne hartutako alderdiak biltzen dituena

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1074001

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk