Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak. Lehiatu Berria 2018

[Lehiatu Berria 2018]

Deskribapena


Xedea

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak

4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

9.102.128 €

Prestazio ekonomikoa

5.321.383 euro Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko da:

- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 285.000 eurokoa izango da, 150.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.

- Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan, finantzaketa 321.383 eurokoa izango da. 169.149 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 152.234 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.

Gainera, 2018an 4.715.000 euro erabiliko dira II. kapitulurako laguntzak finantzatzeko, 1.850.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.865.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari. Finantzaketa osagarri hau, Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurrikusten da eta Europako Komisioak onartu du. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura soilik finantzatuko da zenbateko hori.

Prestazio ekonomikoa

1.400.000 euro Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 350.000 eurokoa izango da. 100.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 250.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.

- Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 1.050.000 eurokoa izango da. 300.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 750.000 euro, 2019. urteko konpromiso-kredituari.

Prestazio ekonomikoa

1.580.745 euro Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko da:

- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 515.000 eurokoa izango da, 270.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 245.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.

- Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan, finantzaketa 580.745 eurokoa izango da. 304.468 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 276.277 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.

Gainera, 2018an 485.000 euro erabiliko dira III. kapitulurako laguntzak finantzatzeko, 130.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 355.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari. Finantzaketa osagarri hau, Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurrikusten da eta Europako Komisioak onartu du. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura soilik finantzatuko da zenbateko hori.

Prestazio ekonomikoa

800.000 euro beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da soilik zenbateko hori, 300.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.

 

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Kontserbak, Erdikontserbak, Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak, Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, Aurregosiak, Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa, Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.), Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.)

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

 

Euskal autonomia erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat —mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak—, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Betekizunak

  • Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Miguel Angel Osua
Telefonoa: 945 01 97 10
Faxa: 945 01 97 01
E-maila: ma-osua@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034202

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen eskabidea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea (2017ko abenduaren 29tik)

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk