Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Landhome 2018 - EAEn dauden enpresentzako laguntzak, EAEra itzuli diren euskal herritarrak kontratatzeko.

[Landhome 2018]

Deskribapena


Xedea

Programa honen xedea EAEko enpresei laguntzea da, euren antolaketa egoki ditzaten eta atzerrian esperimentatutako profesionalen, zuzendarien eta teknikarien itzulera erraz dezaten.

Programaren laguntzak diru-laguntza publikoen bidez gauzatzen dira eta nazioarteko eskarmentua egiaztatzen duten profesionalek kontrata ditzaketen enpresentzat dira, izan ere, lan kontratuaren indarraldiaren lehenengo urtearen soldata kostu gordinaren zati bat ordainduko da.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

2018ko ekitaldia: 100.000 euro

2019ko ekitaldia: 100.000 euro

Nori dago zuzenduta


Enpresak, banakakoak eta lankidetzan.

Deialdiaren onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta indarreko nazioartekotze plana duten enpresak -banakakoak eta lankidetzan-.

Kanpoan geratzen dira sektore publikoko erakundeak eta enpresak

Betekizun orokorrak

  • Onuradunak izateko bete behar dituzten betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kontaktu presentziala:

EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefono harremanetarako:

EUSKO JAURLARITZA – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA

Tel.: 945 01 99 80/81/46

E-mail: iezkurra@euskadi.eus

           m-estibalez@euskadi.eus

Kodea

1026204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpen hau 2018ko urtarrilaren 15ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018ko urriaren 31ko 12:00ak arte.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Hasteko eskaerak deialdiaren arau bereziaren betekizunak betetzen ez baditu, interesdunak hamar eguneko epean zuzendu beharko ditu akatsak edo nahitaezko dokumentazioa ekarri.

Eskabideak aurkezteko prozedura

Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta bestelako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.

 

 

Eskaera egitean kontuan hartu beharrekoa

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

  1. Titularra:
    • “Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
  2. Ordezkaria:

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabetea eskaera jaso eta biharamunetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk