Departamento de Cultura y Política Lingüística

2018an eta 2019an euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerlanak egiteko diru-laguntza

[KOI kultura-ondarea-ikerketa]

Deskribapena


Xedea

Deitutako laguntzen xedea ikerketa-proiektuak egitea da; hain zuzen ere, euskal kultura-ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-proiektuak, ondare materiala –higiezina eta higigarria– nahiz immateriala barne.

2. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak, baita ahozko transmisioko iturriak ere, izango dituzte oinarri.

Aurrekontuko zuzkidura

160000

Prestazio ekonomikoa

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 160.000 (ehun eta hirurogei mila) euro bideratuko dira. Horietatik 80.000 (laurogei mila) euro 2018ko aurrekontuari dagozkio, eta 80.000 (laurogei mila) euro 2019rako konpromiso-kredituetarako dira.

Diru-laguntzek onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute, proiektuko 13.500 (hamahiru mila eta bostehun) euro gainditu gabe; betiere,Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

Diru-laguntza hau ez da bateragarria izango edozer motatako beka edo laguntzekin edo ikerketa berera bideratutako bestelako sarrerekin.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenbizi, diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza esleitzen den unean.

b) Ondoren, gainerako % 50, emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz, gastua justifikatu ondoren, diru-laguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Eskatutako unibertsitate-titulua izatea egiaztatzeko | Geografia eta Historia , Historia edo baliokideen lizentziadun edo gradudunaren goi-mailako unibertsitate-titulua duten pertsona fisikoek eskuratu ahal izango dute diru-laguntza hau. Azken horren espezialitateei dagozkien titulazioek ere balio dute: Antzinaroaren Historia, Erdi Aroko Historia, Aro Berriaren Historia, Historia Garaikidea, Arkeologia eta Historiaurrea, bai eta Artearen Historia eta Antropologia Kulturala.
  • Jarduteko gaitasun nahikoa izatea.
  • Diru-laguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.
  • Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jaso duten eskatzaileak, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa barne.
  • Minimis-araubideko 200.000 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso ez izana, ez azken bi ekitaldietan, ez uneko ekitaldian

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan. | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria

  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko eskatzailearen curriculum vitaea eta, hala badagokio, proiektua egingo duen taldea osatzen duten pertsonena.
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, 8. artikuluan adierazitako tokietan eskura dagoen «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.
  • Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Ikerketa bera xede duten proiektuak, kultura-ondasunen babesari aplikatutako dimentsio praktikorik ez duenak baztertuta egongo dira
  • Laborategian egin beharreko analitikak, ikerketaren xede nagusia badira: karbono-14, DNA, eta abar. baztertuta egongo dira
  • Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak baztertuta egongo dira
  • Landako lan arkeologikoak, lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia), baldin eta foru-aldundiek abiarazitako beste diru-laguntzen ildo batzuen laguntza badute.
  • 7/1990 Legearen 45.5 artikuluan zehaztutako betearazpen-beharraren ondorio diren lan arkeologikoak; hots, gune edo ondasun arkeologiko kalifikatuei eta inbentarioan jasotako ondasunei eragiten dieten edozer motatako lanen ondorioz beharrezkoak diren jarduerak baztertuta egongo dura
  • Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren jarduerak baztertuta egongo dira
  • Lana banaka edo taldeka egin ahal izango da. Taldeka egiten bada, diru-laguntza bakarra emango da, eta pertsona fisiko batek ordezkatu beharko du taldea. Hori, bada, zuzendari zientifikoa izango da, eta proiektuaren arduraduna. Pertsona hori diru-laguntzaren onuradun bakarra izango da. Proiektu baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsona deialdi honetara aurkeztutako proiektu bakarrean baino ezingo du halakotzat agertu.
  • Diru-laguntza hau ez da bateragarria izango edozer motatako beka edo laguntzekin edo ikerketa berera bideratutako bestelako sarrerekin.
  • Diru-laguntzaren xede diren proiektuek hasita egon behar dute, edo 2018ko ekitaldian hasi, eta 2019ko urriaren 4a baino lehen amaitu. Ezingo da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo handitu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

 

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean, dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk