2018. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak

[2018. urtean goi-maila antolatzeko diru-laguntzak]

Deskribapena


Xedea


1.- 2018. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioei dagokienez, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

●   Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.

●   Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

●   Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

●   Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Boxeoren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa.

2.- 2018. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak, ekitaldi horretako gastuak finantzatzeko bakarrik erabiliko dira.

3.- Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira diru-laguntzak lortzeko; hain justu ere proposatutako lehiaketan zehar, eta, zehazki, publizitateari zein dokumentazioari dagokionez (gutuneria, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.)

5.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko
tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

 

 



Aurrekontuko zuzkidura

204000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.– Probaren edo lehiaketaren maila (50 puntura arte)

– Munduko txapelketak: 50 puntu.

– Europako txapelketa: 45 puntu.

– Munduko txapelketa, zirkuitu edo ligaren formatukoa: 30 puntu.

– Munduko txapelketa: 35 puntu.

- Kategoria goreneko proba nazioartekoak: 30 puntu.

 2.– Kategoria absolutua (10 puntu).

Lehiaketa kategoria absolutukoa dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.

 3.– Lehiaketa programa olinpikoan sartuta egotea (10 puntu).

Lehiaketa programa olinpikoan sartua dela dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.

 4.– Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariek parte hartzea (5 puntu). Irizpide hori balioesteko, honako hauek joko dira goi-mailako euskal kirolaritzat: Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat jotzen direnak.

Lehiaketan goi-mailako kirolari batek, bik edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztazten duten eskabideek  5 puntu lortuko dituzte; halako parte hartzearik ez bada: 0 puntu.

5.– Lehiaketaren edizio kopurua (20 puntura arte): 2018ko edizioa era kontuan izanik.

Edizio kopuruaren arabera puntu-banaketa, ondoko taulan oinarriturik:

● 50 edizio baino gehiago: 20 puntu.

● 41-50: 15 puntu.

● 31-40: 10 puntu.

● 16-30: 5 puntu.

● 1-15: 0 puntu.

6.– Goi-mailako kirol lehiaketa baterako diru-laguntza eskatzen bada, lehiaketa horren programan honako kirol jarduerak sartzea: maila eta parte-hartzea txikiagoko beste kirol jarduera batzuk (5 puntu).

     Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzen duten lehiaketak direnean (10 puntu).

7.– Nazioarteko Batzorde Olinpikoak errekonozitzen dituen erakundeek antolatutako probak honelaxe balioetsiko dira: nazioarteko bete proba batzuetarako ezarritakoaren arabera artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritakorekin bat etorriaz.

8.– Jarduera bakoitzeko diru-laguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da gehienez.

9.– Aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balioespen-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira, hain justu ere zenbateko osagarriak esleitu dakizkiekeen onuradunen artean banatzeko gaindikina.

Ordainketa-modua:

 

Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamar, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan  auzatuko da; eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamar, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2019ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Kirol elkarteak

Kirola helburutzat duten merkataritza-sozietateak

Kirol jarduerak, beste erakunde antolatzaileak

Betekizunak

  • Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztu beharrekoa da
  • Aurrekontua | Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • CSDek nazioarteko lehiaketa ospatzea baimentzeari buruzko agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • Jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariak pate hartu izana egiaztatzeko agiria, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonoziturik diren kirolariei dagokienez. Eskabide aurkezten denean jada ospaturik badago lehiaketa: arbitroaren akta, eta akta horretako zerrendetan goi-mailako euskal kirolariak zenbat diren egiaztatzeko agiriak Eskabidea aurkezten denean ospaturik gabe badago lehiaketa: lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzen dokumentazioa. Lehiaketa aurreko urteetan ospatu bada: arbitroaren akta, eta ospatutako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.
  • Lehiaketako programa, eta, halakorik balitz, maila edo/eta parte-hartze txikiagoko lehiaketako beste jarduera batzuk eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
  • Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da.
  • Onuradunen betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarduera esplikatzeko dokumentazioa, eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa.

1.– Jardueraren memoria (II. eranskina).

● Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia.

● Kirol Kontseilu Gorenak nazioarteko lehiaketa egitea baimentzeko agiria. Lehiaketa ez bada egin eskabidea entregatutako unean, goian aipatutako dokumentua Kirolen Goi Kontseiluak egiten duenean entregatuko da.

● Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria.

● Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira.

2.– Lehiaketan Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat aitortzen diren kirolariak parte hartu izana egiaztatzeko agiriak. 

Eskabidea aurkeztean, lehiaketa jada egin bada, arbitroaren akta, eta akta horretan zenbat goi-mailako euskal kirolari zerrendatzen diren egiaztatzeko agiriak. 

Eskabidea aurkeztean, lehiaketa egin gabe badago, lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzeko agiriak.

Baldin eta aurreko urteetan deialdi honetako diru-laguntza helburu duen lehiaketa bereko aurreko edizioak egin izan balira, arbitroaren akta, eta egindako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.

3.– Lehiaketako programa, emakumeen parte-hartzea sustatzen duten kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuz, halakorik balitz. Era berean, maila edo parte-hartze txikiagoko kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuko dira, halakorik balitz.

4.– Sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.

5.– Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa.

6.– Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa.

7.– Emandako dokumentazio guztiek hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko dute. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, Balorazio Batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epean, deialdia egiteko Agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2019ko martxoaren 31 baino lehen, Agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta diru-laguntzen justifikazioak aurkezteko, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritako kontuan hartuta. EAEko erregistro laguntzaileetan aurkeztu ahal izango dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Egiaztagiriak:

a) Jardueraren gauzatzeari buruzko memoria, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira agindu honetan, baloratuko diren gaiak, datu guztiak sexuaren arabera bereizita dituela.

b) Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutu bada lehiaketa, arbitroaren aktak, eta lehiaketako behin betiko programa.

c) Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak.

Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Jardueraren zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da.

d) Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

e) Jarduera edo programa gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duten agiriak.

f) Ekitaldiaren kostuaren behin betiko balantzea; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk