Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal kirol-federazioen 2018ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzak

[2018 kirol-federazioak diru-laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren diru-laguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa). Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

2.445.000

Prestazio ekonomikoa

Segidan zehazen diren zenbatekoen batuketan esando du agindu honen deialdian parte hartuko duten federazioei zenbateko diru-lagunta emango zaien:

1.- Federazio bakoitzak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean 2017ko kirol-programak finantzatzeko eskuratu zuen diru-laguntzaren erdia (%50). Agindu horren bidez, Euskal kirol-federazioen 2017ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautu zen.

2.- Aurreko puntuaren arabera federazio eskatzaile bakoitzarentzako diru-kopurua zehaztu ondoren horien guztien batuketa agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako kopuruari kenduko zaio eta gelditzen dena irizpide hauen arabera bantuko da:

a) Kirol-programa (puntuen %60).

Honako hauek hartuko dira kontuan kirol-programaren interesa balioesteko:

  • Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak.
  • Kirol-prestakuntzarako jarduerak.
  • Zuzendari teknikorik dagoen.
  • Parte-hartzeko kirolera bideratutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola).
  • Kirol-selekzioen jarduerak.
  • Kirol-mota bertokoa den.

b) Lizentzia federatua duten kirolarien kopurua eta Kirol-lizentziak plataforma erablia (puntuen % 5).

c) Euskararen erabilera (puntuen %10). Puntu bana emango zaie euskaraz osoki egindako honako ekintza hauei, eta puntu erdia euskaraz partez egindako ekintza bakoitzari: Guztizko zazpi puntuak lortzen dituenari beste hiru emango zaizkio, eta horrela gehieneko hamarrak lortuko ditu.

  • Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
  • Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.
  • Euskarazko web orria izatea.
  • Jendeari arreta euskaraz eskaintzea.
  • Euskararen erabilera federazioaren kanpo-harremanetan.
  • Euskararen erabilera federazioko kideekiko harremanetan.
  • Euskararen erabilera federazioaren hizkuntza-paisaian.

d) Autofinantzaketa-maila (puntuen %5), era honetan banaturik:

% 0,00 - % 49,99: 0 puntu

% 50,00 - % 74,99: 2 puntu

% 75etik gora: 5 puntu

e) Goi-mailako kirolarien kopurua, Kirol Kontseilu Gorenak edo Eusko Jaurlaritzak onartuak (puntuen %5), era honetan banaturik:

Kirolarien kopuruaPuntuak
1-32
4-64
6tik gora5

f) «Kudeaketa Aurreratuko Diploma», Euskalit-en 3K Programakoa: diploma horrek aintzat hartzen ditu Euskalit-en kanpoko kontrastearen zerbitzua jaso eta kudeaketa aurreratua edo haren baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak. (puntuen %5)

g) Federazioak emakumeen parte-hartze sustatzeko, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko bultzazen dituen ekintzak (puntuen %10)

3.- Aurreko atalean adierazitako balorazioa egin ondoren, federazio bakoitzari dagokion gainontzeko diru-zenbatekoa honela kalkultuko da: federazio bakoitzak lortutako puntuazioak federazio guztien puntuazioarekiko erakusten duen ehunekoa aplikatuko zaio artikulu honen 2.puntuan aipatzen den guztirako kopuruari.

Ordainketa-modua:

1.-  Diru-laguntzaren onuradun izateko betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta agindu honetako 3. artikuluan eskatzen den dokumentazio guztia eta diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu ondoren, Jarduera-Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak ebazpena emango du onuradun bakoitzak jasoko duen lehenengo aurrerapena zenbatekoa izango den zehazteko eta ordainketa egiteko, abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuko 5.artikuluan adierazitako ordainketa-arautegian xedatzen denarekin bat etorriz (dekretu horren bidez, euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak arautzen dira).

2.- Bigarren ordainketa aurreratua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren ebazpen bidez egingo da, betiere aurreko urtean jasotako diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onetsi ondoren. Bigarren zati hori aipatutako urteko diru-laguntzaren %25 izango da.

3.- Diru-laguntzaren gainerakoa, alegia, eskaera egin den urterako onartutako diru-laguntzaren guztia osatu artekoa, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Eskakizunak:

  • Erantzukuzunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak eskurazea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzailea ez dagoela sartuta laguntzak itzultzeko prozedura batean edo zehapen-prozedura batean.

Betekizun orokorrak

  • Erakundearen 2018ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua.

  • Entitate onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen ziurtagiria, tokian tokiko federazioaren idazkariak emana.

  • Kirol-programa azaltzen duen memoria.

  • 2017ko abenduaren 31n federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda.
  • Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria.

  • Lehiaketa ofizialen egutegia, federazioko idazkariak sinatuta eta lehendakariak ontzat emana, Batzar Nagusiak zein egunetan onartu duen adieraziz.

  • Federazio idazkariak egindako ziurtagirira eta lehendakariak sinatuta, Federazioak zer ekintzak bultzatzen dituen emakumeen parte-hartze sustatzeko, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko.

  • 2017ko abenduaren 31n federazioan afiliatutako kirolarien kopurua eta Kirol-lizentzia plataforma erabilia adierazten duena.
  • Federazioko idazkariak egindako ziurtagiria eta lehendakariak sinatua

  • Kudeaketa Aurreratuaren Diploma Euskaliten 3K programaren edo baliokidea.

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0130102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk