Garraio arloan kalitatezko eta ingurumenaren sistemak ezartzeko diru-laguntzak 2018an

Deskribapena


Xedea

Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren zerbitzua emateko garaian segurtasuna, kalitatea, gardentasuna eta bizkortasuna handitzea eta, aldi berean, ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen jarduerak, lehengaiak eta zerbitzuak kontrolatzeko mekanismoak ahalbideratzea ingurumenaren arloan indarrean dauden arauak betez, horrekin garraio-sistema iraunkor bat erdiesten laguntzen delarik.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen egiaztatutako gastuen % 25eko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat izango da, eta kopuru horri % 30 erantsiko zaio, eskatzaileak ziurtagiria badu, ekonomikoki eta ingurumen aldetik eraginkorra eta jasangarriak diren ibilgailuen kudeaketari buruzkoa. Onuradun bakoitzak gehienez ere 4.000,00 euro jasoko ditu.

Agindu honen 1.2 artikuluan ezarritako diru kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da dirua. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

Ordainketa modua:

Dirua dena betera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastua faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan. Nolanahi ere, eskabidearekin aurkeztu ez bada behintzat, behin betiko faktura 2018ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Legez gaitutako pertsona fisiko eta juridikoak

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0034103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk