Ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan dezaten, arrantza-enpresei zuzendutako minimis laguntzak

[Itsasoratu 2018]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza praktikoa sustatzea arrantza-sektorearen errealitatean; hori dela eta, erraztu egingo da arrantzako ontzi-enpresek itsas arrantzako prestakuntza-zikloetako ikasleak ontziratzea, ontziratze-aldi bakoitzean sortuko dituzten gastuetarako laguntza ekonomikoa emanez.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak finantziatzeko bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 100.000 eurokoak dira.

Diruz lagundu ahal izango da itsas arrantzako prestakuntza-zikloetako lehenengo ikasturteko ikasleek arrantza-ontzi batean prestakuntza-egonaldia egitea marea batek irauten duen bitartean, hau da, 20 edo 30 egunean.

Diruz lagun daitezkeen gastuak eta zenbatekoak hauek dira:

- Enpresak ikasle bakoitzari eman beharreko haborokina estaltzetik eratorritako gastuak. Haborokin horren zenbatekoa finkoa da ikasle eta ontziratze-aldi bakoitzeko: 800 euro.

- Gizarte Segurantzan alta ematetik eratorritako gastuak; izan ere, arrantza-enpresak bermatu beharko du ikasle bakoitza estalita izatea egonaldi osoan gertakari arruntengatik eta lan-arriskuengatik. Kostua hilean 46,52 eurokoa da, eta kontzeptu horrengatik zenbateko hori ordainduko da.

- Prestakuntza-egonaldia arrantza-ontzian egiten duen ikasle bakoitzaren tutoretza eta monitorizaziotik eratorritako gastuak, baita ikasleen mantenutik eta aldi horretan itsasontziak egin ditzaketen eginkizunak kontrolatu, zein gainbegiratzetik eratorritakoak ere. Zenbatekoa 2.600 eurokoa da, prestakuntza-aldi bakoitzeko.

- Ekipamendu eta lan-arroparen gastuak. Gastu hauek finantzatzeko laguntzaren zenbatekoa 100 eurokoa izango da prestakuntza-egonaldia egiten duen ikasle bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Betekizunak

  • Oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen arrantza-ontzi baten armadorea izatea, betiere baldintzatzaile hauek ere baditu: Arrantza-ontziak Ontzien eta Enpresa Ontzi Ustiatzaileen Erregistroko hirugarren zerrendan egon beharko du; alta-egoeran egon beharko du Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian. Arrantza-ontzia aktibotzat jotzen da Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian alta emanda badago, behin-behinean edo behin betiko, eta arrantza-jardueran aritu bada laguntza eskatu aurreko urtean. Hala, aurreko 365 egunak edo, bisurtea bada, 366 egunak, zenbatuko dira; eta arrantza-lizentzia eta behar diren baimenak izan beharko ditu balizko modalitate eta kaletarako.
  • Lan-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte eta, hortaz, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza onartzen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Diru-laguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridikoa krisian den enpresa ez izatea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez zehatuak ez izatea, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsitzea ez eragitea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Beatriz Guinea

Telefonoa: 945 01 96 38

Emaila: bea-guinea@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1051101

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Eskabide orria (pdf , 180.96 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk