2018ko udan eta 2018-2019 ikasturtean Irale programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia.

[IRALE IKASKETA ELKARTEAK]

Deskribapena


Xedea

IRALE programaren barruan 2018ko udan eta 2018/2019 ikasturtean eskola-orduez kanpo 4. artikuluan aipatutako prestakuntza-jarduerak diruz laguntzea.

Aurrekontuko zuzkidura

800.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Guztira 800.000,00 euroko zenbatekoa bideratuko da, honela banakatua:

  1. 2018ko udan eta 2018/2019 ikasturteko lehen hiruhilekoan egiteko jarduerak, 550.000 euro.
  2. 2019ko urtarriletik ekainera egitekoak diren jarduerak, 250.000 euro, 2019ko ekitaldiko aurrekontuen kontura.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

  1. HABEren Euskaltegien Erregistroan inskribatutako euskaltegiak, erregistro horretan beren datuak eguneratuta dituztenak.
  2. Unibertsitateak edo hizkuntza-aholkularitzako entitateak, nortasun juridiko propioa dutenak.

Eskakizunak:

  • Euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroa legez eratuta dagoela edo euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Euskaltegiek Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan (EHAA, irailaren 10ekoa; akatsen zuzenketa, azaroaren 6ko EHAAn argitaratua) araututako erregistroan inskribatuta eta datuak eguneratuta egon beharko dute.
  • Unibertsitateek edo hizkuntza-aholkularitzako entitateek esperientzia izan beharko dute irakasleen hizkuntza-, soziolinguistika- edo glotodidaktika-prestakuntzaren arloan.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0034710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea egiteko epea bukatu eta bi hilabetera, Hezkuntza sailburuordeak ebazpena emango du. Ebazpena banan-banaka jakinaraziko da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taularen bidez, eta biharamunetik izango du jakinarazpen-eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk