Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2018

[Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2018]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen bidez finantzatu nahi da immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloko jardueren prestaketa edo egikaritzea.

Printzipio orokor gisa, diru-laguntzak Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak garatu, sustatu edo eskainitakoekin zuzenean edo zeharka –horren mendeko zerbitzuen bitartez– bat ez datozen jarduerak burutzeko emango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

498.080 euros

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetza alorreko jarduerak prestatzeko edo egikaritzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek.

Laguntza-eskaerak tokiko hainbat erakunderen artean egin litezke, beren artean zerbitzu mankomunaturik izan gabe ere. Kasu horretan, elkarteen eskabideek berariaz  dierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun izaera izango baitute. Halaber, elkarteek ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

06064

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk