Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak 2018

[Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak 2018]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen xedea da toki-erakundeek beren ekimenez egindako esku-hartze soziala sustatzea, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean toki-erakundeei laguntzeko.

Horretarako, 2017an indarrean ziren eta aurreko deialdiren batean Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak diruz lagundu zituen immigrazio-teknikarien  kontratazioak finantzatzen segituko da.

Onuradunak esleitzen dizkion zereginak alde batera utzita, immigrazioko langile teknikarien lana zeharkakoa izango da, eta udal-arlo guztiak engaiatu eta inplikatu daitezen ahaleginduko da, migrazio-fenomenoaren ezaugarriak politika orokorren barnean hartzea lortzeko eta, era horretan, udal-mailako baliabideak eta zerbitzuak lortzeko aukera
berdintasunean oinarrituta normalizatzeko.

Halaber, kontratatutako immigrazioko teknikariek honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloan euskal politika diseinatzen, egikaritzen eta ebaluatzen lagundu.
  2. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzatik edo tokiko erakundeetatik beretik sustatutako kontrastatzeko gunetan eta sareko lanean parte hartu.
  3. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzarekin batera koordinatu horren mende dauden zerbitzuak, immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailetik sustatu eta zuzendutako politika eta estrategia orotan.

Aurrekontuko zuzkidura

381.920 euros

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen immigrazioko langile teknikarien lanpostu guztiek 2017an zeudenen jarraipena izan beharko dute.

Erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute bere udalerrian immigrazioko teknikariak kontratatzen segitzeko beharra.

Ordainketa-modua:

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2018ko ekitaldiari dagokion langileen kostuagatik finantzatu ahal izango duen zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu 23.870 euroko zenbatekoa, lanaldi osorako kontratatutako immigrazioko teknikari bakoitzeko. Ehuneko hori kontratatutako langilearen lanaldiko dedikazioaren ehunekoan murriztuko
da.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

2017. urtean immigrazio-teknikariak kontratatuta izan dituzten eta aurreko deialdiren batean Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak emandako diru-laguntza jaso duten erakunde publikoak izan daitezke immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzen onuradunak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

10530

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk