Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak (2019).

[IKERTALDE]

Deskribapena


Xedea

Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntza ekonomikoetarako deialdia egitea eta oinarriak ezartzea da agindu honen xedea (talde horiek, betiere, ondoko arloetako ikerketa-programak garatzen badituzte: Arteak eta Humanitateak, Zientziak Esperimentalak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura).

Hori guztia, oinarrizko finantzaketa bermatzeko, honako hauek lor daitezen: ikerketa-jarduerak sustatu eta erraztea; eta kalitate zientifikoa, inpaktu soziala eta nazioarteko ikusgarritasuna areagotzea, hain justu ere, EAEn egoitza duten unibertsitateetako departamentu eta institutuetako taldeek egindako ikerketei dagokienez.

Exekutatzeko aldia hiru urte izango da, laguntzak emateko ebazpenean ezartzen denaren arabera. 2019ko urtarrilaren 1ean hasi, eta, betiere, 2021eko abenduaren 31n amaituko da.

Aurrekontuko zuzkidura

16.000.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

– Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 19. artikuluko 1. atalean zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, erakunde onuradunak egiaztatu ostean urte horretarako emandako zenbatekoaren % 40 gutxienez egikaritu dela. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

– Bigarren urtean berdin jardungo da; bigarren libramendua osorik ordaintzeko, beharrezkoa izango da lehen bi urteetarako esleitutako laguntzaren % 70 egikarituta izatea, gutxienez. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

Lehen urteko zenbatekoaren % 40, gutxienez, egikaritu ez duten taldeek, bigarren libramendu horren ordainketa osoa jasoko dute, betiere, egiaztatzen badute bigarren urtean jasotako zenbatekoaren % 70 edo gehiago egikaritu dutela. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

– Hirugarren urtean lehen libramendu bat egingo da, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 19. artikuluko 1. eta 2. ataletan zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2019-2021) likidazioaren emaitzei egokituta egongo da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ikerketa-taldeek eta euretako taldekideek hainbat baldintza bete beharko dituzte

  • Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskabide batean baino ezin izango du parte hartu
  • Eskaria egiten duen taldeko kideak unibertsitate desberdinetakoak izan daitezke, baina administrazio-ondorioetarako, taldea ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari lotuta egongo da.
  • Lan-ibilbide bateratua eginda izatea 2013. urtetik eskabidea egin den egunera arte

  • Gutxienez kideetarik bost doktore izatea

  • Taldeak kanpo laguntzaileak izan ahalko ditu, betiere, ikerketa-taldeak proposatutako helburuekin koherenteak diren baterako ibilbideak agertzen badituzte.

  • Administrazio-laguntzarako langileak eta ikertzaile ez diren ikerketa-laguntzarako teknikariak ez dira taldekide moduan zenbatuko.
  • Ikerketa-taldeak ikertzaile nagusi bakarra izango du

  • Hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta dagokion moduan frogatzen ez duten ikerketa-taldeak.
  • Ez dute deialdi honetan parte hartuko eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 2019-2021 urteetako honako laguntza hau jaso duten ikerketa-taldeek eta ikerketa-taldeko kideek

  • Taldeak gutxieneko ekoizpena izan behar du

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0174402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikerketa-taldeak aplikazioa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabideko datuak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculuma
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Gutxieneko produkzioaren betekizunak konplitu izana egiaztatzeko dokumentazioa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Taldeak zenbakiturik dituen zerrenda
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Erantzunkizunpeko adierazpenak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete Agindua EHAAn argitartu ondoren kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk