Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony´s College-ko ikertzaile bisitarientzat diru-laguntzak (2018).

[IKEROXFORD]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak emateko oinarriak finkatzen ditu eta prozedura arautzen, 2018/2019 ikasturtean ikertzaile bisitariek St Antony’ College-n egiten dituzten egonaldiak finantzatzeko.

Ikertzaile bisitariek, besteak beste, diziplina hauek landu ahal izango dituzte: Historia Modernoa, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Antropologia eta Nazioarteko Zuzenbidea.

Aurrekontuko zuzkidura

50.036 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren zenbatekoa 50.036 eurokoa izango da 2018-2019 ikasturte osorako, hau da, 9 hilabeteko egonaldi osoa egiteko. Kopuru hori honela banakatzen da:

a) 20.786 euro St Antony´s College-ri emango zaizkio, berak emandako laguntza material eta teknikoa ordaintzeko (laguntza administratiboa, lan-espazio bat erabiltzea, 12 «High Tables»etan parte hartzeko aukera, «Combine Common Room»a erabiltzea, Hall-a erabiltzea).

b) 4.500 euro, gehienez, ikertzaile bisitariak mintegi bat antola eta gara dezan. Egonaldi osoa edo sei hilabetekoa eginez gero baino ez da ordainduko kontzeptu hori.

c) 24.750 euro (2.750 euro/hileko), ikertzaile bisitariaren mantenuari dagozkion hileroko ordainketak egiteko.

Horrez gain, onuradunak istripuen eta erantzukizun zibilaren gaineko asegurua izango du, bai eta bidaian laguntzeko asegurua ere, egonaldiak atzerrian egiten badira. Azken horren kasuan, interesdunak eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da.

Ordainketa-modua:

a) St Antony´s College-k 9. artikuluaren c) letran adierazitako zenbatekoa ordainduko dio ikertzaileari, bederatzi hilerokotan. Lehenengo hileko ordainketa Oxfordera iristean egingo da.

b) Mintegiak antolatzearen ondoriozko gastuak ordainduko dikzio ikertzaileari St Antony’s College-k. Aldez aurretik, mintegiei buruzko azalpen zehatzak eman eta egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu ikertzaileak.

 

Onuradunei ez zaie laguntzarik ordainduko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako gisa bereko laguntza edo diru-laguntzengatik abiarazitako itzulketa- edo zigor-prozeduraren batean sartuta badaude, eta prozedura horiek amaitu gabe badaude.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • 2017eko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez urtebete bizi izana. Ohiko erroldatze-lekua Euskal Autonomia Erkidegoan izan eta orain atzerrian bizi direnen eskaerak ere onartuko dira. Pertsona horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritan erakutsi beharko dute auzotasuna, atzerrian bizi diren espainiarren erroldan inskribapenaren bidez.
  • Doktore-titulua izatea.
  • Edonola ere, eskatzaileek lana egin ahal izateko eta lehen egunetik unibertsitate-komunitatean bizitzeko adina jakin beharko dute ingelesez.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria (I. Eranskina)
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Doktore-mailaren egiaztagiria
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Erroldatze-egiaztagiria.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Curriculum akademiko eta zientifikoa, ingelesez idatzia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikerketa-proiektua
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskatzailea unibertsitate-irakasle bada, ikastetxearen legezko ordezkariak emandako agiri bat erakutsiko du, laguntza hartzen duen aldian eskatzaileari kanpoan egoteko baimena ematen diona.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ingelesaren ezagutza-maila egiaztatzeko dokumentazioa.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Hiru ikertzaileren erreferentzia-gutunak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako ebazpena interesatuei berei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdia argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk