Ikasiker lankidetza-bekak 2018ko irailaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarteko aldirako

[IKASIKER]

Deskribapena


Xedea

160 Ikasiker lankidetza-beka deitzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI) eta ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ), hain zuzen ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa kreditatutakoetan, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Modalitate hauek eskaintzen dira:

a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2018ko irailetik 2019ko ekainera): 120 beka.

b) B modalitatea (udan, 2019ko ekainetik irailera): 40 beka.

Aurrekontuko zuzkidura

320.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, honela ordainduko dira:

a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketan bekaren % 67 emango da eta hilabeteko epean egingo da ordainketa hori, ebazpena esleipendunei jakinarazitako egunetik zenbatzen hasita. Bigarren ordainketan gainerako % 33 emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, 2017ko abenduaren 31n.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Unibertsitate-graduaren titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea (unibertsitate gradu ofizial batean matrikulatuta badago).
  • Unibertsitate-masterraren titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea (unibertsitate master ofizial batean matrikulatuta badago).
  • Gradu edo Masterreko ikasketak amaitzeko, gehienez ere 120 kreditu izatea oraindik, edo, bestela, 60 kreditu, Gradu edo Masterreko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta badago.
  • 2018-2019 ikasturtean matrikulatuta egotea, ikasturte osorako (gutxienez 60 kreditu).

  • Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

  • Graduko ikasketen kasuan, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan.

  • Master ikasketen kasuan beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

  • Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikerketa-talde edo -zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
  • Aurreko ikasturteetan horrelako bekarik jaso ez izana, modalitate berean.
  • Betekizunak eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen izan beharko dira, administrazio-egoitzari buruzkoa izan ezik, 2017ko abenduaren 31n kreditatu beharko baita.
  • Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateak

  • Euskal Unibertsitate Sistemakoak ez diren unibertsitateak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0056204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide telematikotik bete beharko da. Horretarako, eskabide-egileak alta hartu beharko du erabiltzaile gisa, eta aplikazio horretan zehaztutako jarraibideei kasu egin beharko die.

Eskabidea betetakoan, eskabide-egileak aukera egin beharko du izapideak bide elektronikotik egitearen edo paper-euskarriaren bidetik egitearen artean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Lankidetza-proiektuaren jarraipena eta bekaren justifikazioa


Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-esleipendunak dokumentu bat aurkeztu beharko du kreditatzeko batetik, egindako jarraipena (hiru hilez behingoa) eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikerketa-talde edo -zentro hartzailearen ikertzaile nagusiak sinatu egin beharko du dokumentua, deialdi honen II. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
II. ERANSKINA

Beste tramite batzuk