Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko laguntzak 2018

[I+G+B 2018]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntzen araubidea ezarri eta erregulatzea, eraginkortasuna areagotzeko eta lehiakortasuna hobetzeako eta, hazkunde jasangarriaren alde egiteko eta sektoreen arteko elkarlana bultzatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.600.000 €

Nori dago zuzenduta


Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen onuradunak

- Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere

- Elkarteak eta fundazioak

- Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak

Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako eta I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako onuradunak ere hurrengoak izan daiteke:

- Zentro teknologikoak

- Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritza

Santiago Martínez

Telefonoa: 945 016 314

Faxa: 945 019 701

E-maila: S-Martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0113602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan "enviar/bidali" botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAA argitaratzen den egunetik hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk