Kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia (HEZKOOP-2018).

[HEZKOOP]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatiba edo -fundazioek sinatutako maileguen finantziaziorako laguntzen deialdia egitea da, hezkuntza-erabilerako higiezinak erostera bideratutako inbertsioak egiteko edo indarrean dagoen legediak eskatutako baldintzetara egokitzeko eraikuntza, zabaltze, ordezte eta egokitze lanak egiteko.

Diru-laguntzen xede izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan egindako inbertsioetarako sinatutako maileguak.

Aurrekontuko zuzkidura

12.800.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen ondorioetarako diruz lagundu daitezke 2. artikuluan zehaztutako ikastetxeetako titularrek finantza-erakundeekin sinatutako maileguak, deialdi honetan finkatutako baldintzetan, 50.000 euro edo gehiagoko zenbatekoarekin eta inbertsioa amaitzeko epea 2015eko urtarrilaren 1a eta 2018ko abuztuaren 31 artekoa denean.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zatikako ordainketa bidez ordainduko zaie onuradunei hiruhilekoa amaitutakoan, behin onuradunek dagokion hiruhilekoan dagoeneko amaitutako kantitateak kreditu-erakundeei ordaindu dizkietela egiaztatzen dutenean. Ordainketa horiek ez dute dagokion aldian sortutako kuotaren zenbatekoa gaindituko.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko mailetan itundutako ikastetxeetarako: Fundazioa edo Irakaskuntza-kooperatiba gisa eratuta egotea. - Irakaskuntza-kooperatiba gisa eratuta egotea. - Fundazio gisa eratuta egotea eta, horrez gain, estatutuetan finkatuta edukitzea honako baldintza: azkenduz gero likidazio-eragiketen ondoriozko ondasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrera bideratzea.
  • Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxea izatea, baldin eta bazkide nagusien artean aurreko atalean zerrendatutako baldintzak beteko dituen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketa mailaren bat eskaini eta itunduta duen zentro kooperatiboren bat badute.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0190303

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatutako inbertsio edo obra bakoitzeko eskaera bana aurkeztu beharko da. Hainbat inbertsioetarako mailegu bera aurkezten den kasuetan, eskaeran adierazi beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua hau EHAAn agitaratu eta sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk