Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2018. Natura-ondarea eta biodibertsitatea -Toki-erakundeentzat diru-laguntzak

[herrijasangarriak_biodibertsitatea]

Deskribapena


Xedea

 

Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako, baldin eta EAEko dibertsitate biologiko eta geodibertzitateari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak sustatzen badute.

 

Diruz laguntzeko modukoak izango dira diru-laguntzarako eskabidea egiteko epean amaitu gabe dauden proiektuak, baldin eta biodibertsitatea zuzenean kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea sustatzen badute, honako ekintza hauen bidez:

 

1) Komunitatearentzat edo eskualdearentzat interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak. Kontserbazio-interes handieneko edo kontserbazio-egoera okerreneko habitatetan egitekoak diren ekintzak lehenetsiko dira, esaterako, ibarbasoak, baso autoktonoak, padurak, habitat hidroturbosoak etab.

2) Europar Batasunean edo eskualde mailan mehatxatutako basaflora eta basafauna espezieak –Batasuneko arauetan edo Estatuko zein erkidegoko katalogoetan jasotakoak– babesteko eta kontserbatzeko proiektuak.

3) Flora exotiko inbaditzaileko espezieak desagerrarazteko proiektuak, degradatuta dauden habitat naturalak leheneratzeko ekintzak jasotzen badituzte.

4) Hezeguneen lurralde-plan sektorialeko II. eta III. taldeetan sartutako hezeguneen kontserbazio-egoera leheneratzea eta hobetzea.

5) Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan eragin zuzena izango duten jarduketak, esaterako, toki-mailako biodibertsitate-intereseko eremuen arteko lotuneak sustatzea, heskaiak sortzea, azpiegitura berdeak bultzatzea (harrapatzeen puntu beltzak murriztea, fauna-pasabideak etab.).

6) EAEko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan bildutako guneen babesa eta kontserbazioa zuzenean sustatzen duten jarduerak.


 

Diruz lagundu ahal izango dira, orobat, erriberak eta ibilguak garbitzeko jarduerak; betiere, jarduera horiek udal eskatzailearen eta Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Horrelako protokoloek edo dagokien jarduera-lanek biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko baldintza batzuk bilduko dituzte.

Diru-laguntza eskatzen den jarduerak egiteko beharrezkoak diren lurrak erosteko bideratutako diru-kopuruak ezingo du gainditu aurreikusitako guztizko aurrekontuaren % 40.

Ez dira diruz lagunduko ezagutzak eskuratzeko azterlanak idaztera zuzendutako eskaerak, ez eta sentsibilitate-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.

Ez dira diru-laguntzaren xede izango edozer obra edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz gauzatutako ekintzak.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Natura-ondarearen eta biodibertsitatearen lerroan:

 

7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.

 

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 50.000 eurokoa izango da.

Erriberak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

1.– Natura-ondarearen eta biodibertsitatearen lerroan, honela ordainduko da onartutako diru-laguntza:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2019ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2020ko ekitaldian egingo da, 22.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Beharrezko baimenak izatea
  • Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk