Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak, Gastrobikain 2018

[GASTROBIKAIN]

Deskribapena


Xedea

Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.

Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da negozio gastronomiko berriak sustatzea, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.

b) Bikaintasuna areagotzeko programa. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankinetan bereziki.

Programa bakoitzak dauzkan ezaugarri propioak direla eta, eskatzaile bakoitzak programetako batean bakarrik parte hartu ahal izango du.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 500.000 euro dira; horietatik 300.000 euro 2018ko ekitaldiari dagozkio, eta 200.000 euro 2019ko ekitaldiari.

Zuzkidura global maximo horretatik, 200.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programara bideratuko dira, 100.000 euro 2018an zorduntzeko eta beste 100.000 euro 2019an zorduntzeko. Bikaintasuna areagotzeko programara 300.000 euro bideratuko dira; horietatik 200.000 2018ko ekitaldiari dagozkio eta 100.000 2019ko ekitaldiari. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera gelditu den kopurua beste programari gehituko zaio, programa horretan diruz lagun daitekeen programarik badago.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, kopuru hauekin:

● Negozio gastronomikoen proiektu berriak: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin.

● Bikaintasuna areagotzea: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 100.000 euroko mugarekin.

Nori dago zuzenduta


Gastrobikain laguntzen onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio berriaren zuzendaritza gastronomikoa bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak.

Sektore pribatuko pertsona juridikoak: kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonak titulartasunaren % 50 baino gehiago duenean.

Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek.

Eskakizunak:

  • Negozio berriaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duten pertsona fisikoek gastronomiako unibertsitate-graduko titulua edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako prestakuntza-ziklo bateko titulua izan beharko dute, azken lau ekitaldietan lortutakoa (2014-2018).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu baten titularra izan eta berau zuzentzea, ibilbide aitortu batekin eta kalitate-maila altu batekin, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan aitortuak izan direnak, esaterako Michelin gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol gida, Zagat gida, OAD zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren gida.

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Diru-laguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridikoa krisian den enpresa ez izatea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, berme bat eratu bada, zorra osorik estaltzen duena, interes eta gastu guztiak barne direla.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea ebazpen irmoz, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Diru-laguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsitzea ez eragitea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mario Michel
Telefonoa: 945 018 201
E-maila: m-michel@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1075901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk