Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen Federazioentzako eta Konfederazioentzako diru-laguntzak (2018).

[FEDEKONFE]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen gastuei aurre egiteko. Gastuok agindu honen 2. artikuluan zerrendatzen diren jarduera diruz lagungarrien ondoriozkoak izan behar dute, eta 2018an egindakoak edo egiteko direnak.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Bi alditan egingo da ordainketa:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, aldiz, «Gastua justifikatzea» (V. eranskina) inprimaki arautua behar bezala beteta eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriekin eta egindako jardueren banaketarekin aurkezten denean ordainduko da. Agiri horiek aurkezteko epea 2018ko abenduaren 12an amaituko da, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioak.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan behar den erregistroan izena eta alta emanda egotea.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0085106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk