EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa 2019

[Euskadiko gazteak lankidetzan 2019]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, gazteek Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.

Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako programaren xedea. Deialdi honek, aurretiazko izapide erregimenaren baitan dagoenak, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da.

Agindu honen xedea da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2019ko ekitaldiko deia egitea eta bertan parte hartzeko modua arautzea. Programa horren bidez, 1989. eta 1997. urteen artean –bi urteok barne– jaiotako 100 pertsona gehienez hautatutako herrialde eta lankidetza-proiektu jakinetara joateko erraztasunak eman nahi dira. Pertsonok Euskadiko Gazteak Lankidetzan
programarako 2019ko proiektuak aurkezteko garapen-lankidetzarako erakundeei dei egiteko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz hautatu ziren.

Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu destinoko herrialdeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundearekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Aurrekontuko zuzkidura

175.000

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • 1989. eta 1997. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delituei buruzkorik ez baita jasotzen.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenik ere, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez (II. eranskina).
  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala dagokionean, horiek ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Halaber, jasotako diru-laguntza bere diru-sarreren artean berriz sartu ez izana, itzultze-prozedura bat bukatutakoan, berriz ez sartzeko agintzen duen ebazpen bat eman bada, ezingo da diru-laguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu.
  • Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0125602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk