Euskadiko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabaldu eta ezartzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

 

logoconsejo.jpg

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak, aurten, 100.000 euro erabiliko ditu Euskadiko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabaldu eta ezartzeko, balio estrategiko handikotzat jotzen baitu EGEa zabaldu eta hedatzea, gizarte-ekonomiaren
identitate-ezaugarria den aldetik.

Laguntzak EGEaren balio eta printzipioak zabaltzera bideratuta daude,
Gizarte Ekonomiaren berezko eremua gaindituz, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren garapenean erabat inplikatzea aurretiazko behin betiko urratsa izan daitekeelakoan, azken batean Gizarte Ekonomiako enpresa bilakatzea planteatzeko. Besteak beste, EGEaren prestakuntza-metodologiak prestatzea aurreikusten da, horiek ezartzeko GRI (Global Reporting Initiative) jasangarritasun-memoriak prestatzea eta EGEaren kultura jardunbide egokien identifikazioaren bitartez zabaltzea.

Laguntzetarako eskubidea dute unibertsitateek, enpresa-elkarteek, EGEan espezializatuta dauden erakundeek eta langileen parte-hartzea sustatzeko eta EGEaren jardunbide egokiak zabaltzeko azterlanak egiten dituzten enpresa txiki eta ertainek.

Eskabideak EHAAn argitaratu eta hilabete geroagora arte izapidetu daitezke, baliabide elektronikoak erabiliz. Izapidetzeari buruzko xehetasunak honako egoitza elekroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ ayuda_subvencion_RSE_2018/y22-izapide/es

Eskabidearen osteko izapideak https://euskadi.eus atarian egingo dira, «Egoitza elektronikoa / Nire kudeaketak» atalean.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Nekazaritzako kooperatiba moduan eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

10118

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk