Osasun Saila

Erakundeen eraketarako edo funtzionamendurako laguntzak.

[erakundeen-eraketa-funtzionamendu]

Deskribapena


Xedea

Espezialitateen erakunde zientifikoek 2018an egindako eraketa- edo funtzionamendu-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea da modalitate honen xedea. Erakunde horiek irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza ofiziala, eta prestakuntza edo eguneraketa teknikoa eman behar die osasun-arloko langileei, edo osasun-arloko ikerketa sustatu. Modalitate honen xedeari zuzenduriko baliabide ekonomikoen zenbatekoa hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau (31.764) eurokoa da.

Erakundeen eraketa-gastutzat hartuko dira eraketa hori prestatzeko bilerak, eraketaren hedapena, erregistro publikoetan eta notariotzan egindako jarduerak eta zerga-betebeharrak; beti ere, berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak, errentaren gaineko zerga pertsonalak, administrazio-gastuak, langileen gastuak eta erakundea sortzeko behar diren bestelako gastuak ez badira.

Erakundeen funtzionamendu-gastutzat hartuko dira administrazio-jardueran egindako bilerak antolatzekoak, langileen ingurukoak, argitalpenen ondoriozkoak, zuzendaritza-batzordeko kideen joan-etorrien ondoriozkoak, amortizazio-gastuak eta jardueran egindako bestelakoak.

Ez dira funtzionamendu-gastutzat hartuko gastu sozialak (hala nola, bazkariak) eta protokolozko gastuak, ez eta erakunde eskatzaileak emandako bekak, sariak edo laguntzak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

31.764 euros

Prestazio ekonomikoa

 

Ordainketa-modua:

Esleitutako laguntza ordainketa bakarrean abonatuko da, ezarritako baldintza eta epeetan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik ez dueten elkarteak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

  • Tfnoa.: (945 019 242) y (945 019 240)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0086304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria eta dokumentazioa aurkezteko argibideetan jasotzen den dokumentazioa aurkeztu behar dira. Fitxan adierazten den kanalean hasi behar da izapidea, "Nire karpeta" izeneko kanal elektronikoan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren hiru hilabeteren buruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntza esleitzeko xedea bete dela eta jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko, fitxa honetan ageri den dokumentazioa aurkeztu beharko dute erakundeek, telematikoki (euskadi.eus atarian, "Nire karpeta" atalean).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk